

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Viernes, 7 de marzo 2025
Bilboko Udalak 'Artistak egoitzan' programaren 17. aldiko deialdia egin du BilbaoEszena baliabide eszenikoen zentroaren bitartez, eta parte hartu nahi duten euskal konpainiek eta artistek martxoaren 10etik apirilaren 11ra arteko epea dute proposamenak aurkezteko.
Antolatzaileek azaldu dutenez, BilbaoEszenak gehienez ere sei proiektu artistiko aukeratuko ditu, eta horien helburu nagusiak proposamen eszenikoak sortzea, ikertzea eta zabaltzea izan beharko dira. Deialdia Euskadiko artista eta konpainiei bakarrik zuzenduta dago.
Proiektu hautatuek bi laguntza mota izango dituzte aukeran: batetik, 2.000 euroko hasierako faseko proiektuetara bideratutakoak, eta, bestetik, 4.000 euroko garapen faseko proiektuetara bideratutakoak.
Egoitzek gehienez 25 eguneko iraupena izango dute, aurkeztutako eta hautatutako proiektu artistikoaren arabera, eta hiriko espazio eszenikoetan egingo dira, ahal dela uztailean, abuztuan, irailean eta urrian.
Gainera, hautatutako pertsonek edo konpainiek aukera izango dute beren sortze prozesuak publiko orokorraren edo sektoreko profesionalen aurrean aurkezteko, hala BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren hurrengo edizioan, nola Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza Arloko beste programa batzuetan.
Parte hartu nahi duten pertsona edo konpainia guztiek BAD jaialdiaren webgunean aurkituko duten inprimaki ofiziala bete eta aurkeztutako proiektuaren dossier bat erantsi beharko dute pdf formatuan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.