https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak, Athletic-Real partidaren ondorioz

Zerbitzurako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Barik erabiltzailea gomendatzen du

ELCORREO.COM

Jende asko bilduko da asteburu honetan Bilbon Athletic eta Realak jokatuko duten derbiaren ondorioz. Gauzak horrela, Euskotren enpresa publikoak Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak eskainiko ditu larunbatean, abenduaren 16an, San Mamesen arratsaldeko 16:15ean talde euskaldunek jokatuko duten partida dela eta.

Trenbideko konpainiak jakinarazi duenez, Atxuritik Casillara 15 minutuan behin izaten diren zirkulazioez gain, Pio Barojatik Ospitalera irtengo diren bi zerbitzu izango dira 15:52an eta 16:01ean, eta beste bat Atxuritik Casillara 15:22an

Hortaz aparte, neurketa bukatu ondoren irteera modu egokian egiteko, 18:00etatik 18:20ra bitartean, gutxi gorabehera, tranbia zerbitzua moztuko da Casilla eta Euskalduna artean. Behin mozketa bukatuta, Atxurira eta Casillara doazen tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko direla informatu dute.

Partidaren ondoren San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketak ekiditeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea aholkatzen du, geraleku horretatik tranbiaren zerbitzu bereziak irteten direlako. Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Barik erabiltzailea gomendatzen du.

Soberan dago esatea, beraz, aproposena garraio publikoa erabiltzea izango litzatekela. Izan ere, aparkatzeko aukera gutxi izango da larunbatean aipatutako partidaren ondorioz. Informazio gehiago lortzeko, nahiko da Euskotrenekin kontaktatzearekin.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos