Borrar
Urgente El servicio de metro en Basauri y Etxebarri se reanuda con frecuencias de 20 minutos
Mutil bat, metro geltoki batean. F. Gómez
Bilboko Metroan ez da komunik egongo

Bilboko Metroan ez da komunik egongo

PPk lur azpian ez dauden geltokietan jartzeko berriro eskatu arren, ekimena atzera bota dute Batzar Nagusian

Izaskun moyano

Miércoles, 15 de noviembre 2017, 23:10

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gora behera handiak ekarri dituen kontua da Bilboko Metroan komunak jartzearena. Izan ere, urtebete daramatzaten ekimena aurrera ala atzera eramango den eztabaidatzen. Baina azkenean, eskakizuna bertan behera uztea erabaki dute Batzar Nagusian. Arazo tekniko, ekonomiko eta segurtasunezkoak direla medio, metroan ez da komunik izango.

PPk joan den eguneko batzarrean bere azken kartutxoa erre zuen, eskakizuna berriro mahai gainean jarriz, eta botazioa burutzeko eskatuz. Oposizioak lau bainu publiko eduki nahi ditu Metro Bilbaoren geltokietan. Ideia hau defendatzeko argudioren bat edo beste plazaratu dituzte: 65 urtetik gorako eta adin txikikoen beharrizan fisiologikoak asebete behar direla, hain zuzen ere. Honetarako, Plentzia, San Ignazio, Basauri eta Kabiezeseko geltokietan komunak jartzea proposatu dute.

Bestalde, PNV eta PSEk adierazpenarekiko ez daude batere ados. Hauen ustez, zailtasun teknikoak, segurtasun arazoak eta kostu potoloak, ideia atzera botatzeko adin arrazoi dira. Izan ere, metroko bidaien bataz besteko iraupena 10 minututakoa omen da, eta itxaronaldia bi bat minutukoa; oro har, «oso laburra». Horrez gain, beraien ustez ez dago komunak jartzeko espazio nahikorik.

«Guggenheim eraikitzearen kostua ere altua izan zen», kritikatu dute oposizioko kideek. «Metro Bilbaoen hastapenetan ez zuen Gabonetan ezta Urte Berri egunean funtzionatzen, eta denon artean lortu egin genuen». Hori dela eta, metroko ate ondoan komun publikoak jartzearen ideia defendatzea erabaki dute. Izan ere, lur azpiko tren batek ere ez du tankerako zerbitzurik eskaintzen eta Bilbokoa aitzindari izango litzateke.

EH Bilduk ere esku hartu du eztabaidan, «Komunok Norman Fosterrek diseinatutako geltokietan soilik jartzeko» eskatu dela kritikatuz. Baina Podemos, PPren alde agertu da. «Itaundu al diegu erabiltzaieei?», bota dute airera.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios