https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bilboko Kalealdiak gora egin du aurtengo edizioan

Ikuskizuna, Bilboko Kalealdian./Borja Agudo
Ikuskizuna, Bilboko Kalealdian. / Borja Agudo

Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak 23.300 ikusle bildu ditu 2018an, iaz baino %12 gehiago

ELCORREO.COM

Bilboko Kalealdiak, Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak, 23.300 ikusle bildu ditu aurtengo edizioan, iazkoan baino %12 gehiago. Bilboko Udalak antolatzen duen ekitaldia uztailaren 2tik 7ra ospatu da hiriko zenbait lekutan eta jendearen harrera ezinhobea izan da.

Bertaratutako publikoaz aparte, antolatutako ikuskizunak ere iaz baino gehiago izan dira: iaz 58 eta aurten 65. Gainera, eguraldi egonkorragoak ere eragina izan du ikusleen erantzunean. Horrela, aurten hiru baino ez dira izan euriaren ondorioz bertan behera utzi behar izan diren saioak, 2017an sei izan ziren bitartean. Zehazki, Mystérieuses Coiffures, Circ Panic eta Maduixa konpainien lanak ezin izan ziren egin.

Ikusle gehien bildu zituzten ikuskizunak Rosie Volt artista eta Saseo Cie talde frantsesena izan ziren, biak ere Arriaga plazan. Halaber, Casilda Iturrizar parkean instalatutako karpak ia guztiz beteta egon ziren egunero, inguruan beste emanaldi batzuk egoteak ere animatuta. Euskal Museoan antolatutako bi saioetarako gonbidapenak ere agortu egin ziren.

Prezio sinbolikoa

Bilboko Kalealdiaren aurtengo edizioak zenbait berrikuntza izan ditu programazioan, eta, orokorrean, ikus-entzuleen aldetik harrera hoberena jaso duten ikuskizunak Amer i Àfrica, Creature Cie, Rosei Volt, Barada Street eta Eccentrici Dadaró Compagnie Teatrale taldeenak izan dira.

Aurreko edizioetan bezala, Casilda Iturrizar parkeko bi karpatan prezio sinbolikoa jarri da (hiru euro sarrera bakarrarengatik edo bost euro bi sarrerengatik), eta dirua helburu solidariotara bideratu da. Aurten, bildutako 1.528 euroak La Cuadri del Hospi umeen minbiziaren humanizazio, gizarteratze eta ikerketarako eta hezur muinaren donazioaren hedapenerako guraso elkarteari emango zaizkiola azaldu dute antolatzaileek.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos