Borrar
Urgente Retenciones en la A-8 sentido Cantabria por dos accidentes en Santurtzi

Bilboko Euskal Museorako sarrera doakoa izango da Aste Nagusian

el correo

Sábado, 18 de agosto 2018, 15:08

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bilboko Erraldoiak eta Buruhandiak izeneko erakusketa bisitatzeko proposamena egin du Euskal Museoak, Bizkaiko hiriburuko jaien osagarri gisa. Zazpi kaleetan, XVII. mendeko eraikin batean kokatuta dagoen museoa, hori dela-eta, doakoa izango da Bilboko Aste Nagusian. Doako sarrera lortzeko, Aste Nagusian Euskal Museoko harrera-lekura joatea besterik ez dago, bertan sarrera eskatu eta sartu.

Museoko iturriek jakitera eman dutenez, 23.000 pertsonak baino gehiago bisitatu zuten iazko Aste Nagusian eta, aurten, arrakasta berbera izatea espero du Bizkaiko erakundeak. Ohar bidez jakinarazi dutenez, «honakoa aukera paregabea da jaian buru-belarri sartzeko, eta Bilboko Zazpikaleetan bertan dagoen tradiziozko museoaz gozatzeko». Horrenbestez, bilbotarrek zein bisitariek erakusketa egonkorraz, aldi baterako erakusketaz ('Fu la Spagna: Espainiako Gerra Zibilari buruzko begirada faxista') eta aipatutako Erraldoien erakusketak bisitatzeko aukera izango dute.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios