https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bilboko etxebizitza turistikoen araudia, auzitegietara

Turista batzuk, Bilboko Alde Zaharrean./Maika Salguero
Turista batzuk, Bilboko Alde Zaharrean. / Maika Salguero

Espainiako Merkatuen eta Lehien Batzorde Nazionalak etxebizitza turistikoak behe eta lehen solairuetara soilik mugatzearen inguruko araudia gogor gaitzetsi du

UNAI SARRIUGARTE

Espainiako Merkatuen eta Lehien Batzorde Nazionalak auzitegietan helegitea aurkeztu du Bilboko Udalaren aurka, honek etxebizitza turistikoen arautzean iradoki duen araudia dela bide. Izan ere, araudian Bilboko Udala instalazioetara soilik mugatzen da, eta bertan behera uzten ditu zenbait auzoetan etxebizitza hauek bizikidetzan sorrarazten dituzten buruhausteak.

Eusko Jaurlaritzak pasa den urteko irailean plazaratutako estatistikek diotenez, 2018ko abuztuan Bilbon 230 etxebizitza turistikok betetzen zituzten Bilboko Udalak materia honen inguruan ezarritako betebehar eta baldintzak.

Bilbon eskainitako hitzaldi batean, José María Marínek Espainiako Merkatuen eta Lehien Batzorde Nazionaleko presidenteak Bilboko etxebizitza turistikoek bizi duten egoera espainiar estatuko beste hiri batzuentzako kaltegarria izan daitekeela helarazi du. Bestalde, etxebizitza turistikoak behe eta lehen solairuetara soilik mugatzearen inguruko araudia gogor gaitzetsi du Komisioaren presidenteak.

Era berean, Marínek Biboko Udalak etxebizitza hauen erregulazioan izan duen jarrera kritikatu du. Bere ustetan, hiriko hainbat auzunek etxebizitza turistikoekin zenbait bizikidetza arazo pairatzen dituzte, eta Bilboko Udalak argitaratutako araudian ez da eragozpen hauek konpontzeko irtenbiderik ematen.

Bestalde, Marinek Bilbok izan duen turismoren gorakada goraipatu du: «Turismoa hirian %6 hazten ari da, ostatu eskaintza, ordea, %3a». Bilbon, gaur egun, 74 hotel eta ostatu daude eta aurten zenbait hotel berrik ateak irekiko dituzte. Era berean, 2018ko abuztuan 230 etxebizitza turistiko erroldatuta zeuden Bilboko Udalean.

Bilbok 2018. urtean 913.000 bisitari izan zituen. %2,1eko hazkundea 2017. urtearekin alderatuta. Gau igarotzeen zifra, berriz, 2018. urtean 1,93 egunekoa izan da, datu oso antzekoa da 2017koarekin konparatuz gero, 1,92. Halaber, 2018. urtean Bilboko ostatu hartzeek %62ko betetzea izan zuten, 2017an baino %2,1 altuagoa.