https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bilboko Ercilla kalea, oinezkoentzako gune ederra

Moyuan jarritako bi zebra bide berri jarraitasuna eman diote Ercilla kaleari./Ignacio Pérez
Moyuan jarritako bi zebra bide berri jarraitasuna eman diote Ercilla kaleari. / Ignacio Pérez

Espaloiak zabaltzeaz gain zebra bide pare bat ere jarriko dituzte, Abando eta Indautxuko auzoen arteko konexioa hobetuz

IZASKUN MOYANO

Jakina da dagoeneko hiriburuan kotxe ilara handiak sortzen direla eta trafikoa askotan oso astuna izaten dela. Garraio publiko ugari badago ere, oraindik asko dira beraien autoa hartzeko erabakia hartzen dutenak alde batetik bestera ibiltzeko. Udalak ordea, 'Munduko hiri onena'- ren titulua aintzat hartuz, neurriak hartu ditu. Ercilla kalea, ia-ia bidegorri bihurtu dutela esan daiteke. Honetarako, espaloiak zabaldu eta zebra bideak margotuko dituzte.

Udalak 430,000 euro inbertitu ditu kalearen mugikortasuna hobetzeko. Jado plaza eta Henao kalearen arteko zatian espaloiak handitu egingo dituzte, oinezkoak aise ibili daitezen. Horrez gain, Moyua plazan zebra bide pare bat jarriko dituzte, herritarrak errazago mugi daitezen. Obrak lau hilabete iraungo dituzte, eta Auzokide Plana 2016-19an sartzen dira.

Oraindik aurrera, espaloiek 5,15 metroko zabalera izango dute zenbaki bikoitia duten kolarren aldean, eta 4,15 metrokoa zenbaki bakoitia duten aldean. Honetarako, zeharretara ziren aparkalekuak bertikalengatik ordezkatu dituzte alde bietan eta norabide bakarreko errepide bihurtuko da kalea. Horrez gain, lurzoru osoan zoladura jarri eta faroletan led argiak ipini ditu Udalak, efizientzia energetikoaren alde.

Bestalde, semaforoen bidez erregulatuko dira Ercilla kalea eta Moyua plaza batzen dituzten zebra bide berri biak. Hauek beraien ohiko tokitik pixka bat mugitu dituzte segurtasuna bermatzeko xedez. Bilboko alkatea den Juan Mari Aburtoren esanetan, «oinezkoen egunerokotasuna hobetu baino ez dugu egin».

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos