Borrar

Bilbok 'Gabonetan primeran kirola eginez' programa martxan jarriko du

Udalak 1.368 plaza eskainiko ditu Deustu, San Ignazio, Txurdinaga eta Zorrotzako kiroldegietan

elcorreo.com

Viernes, 24 de noviembre 2017, 22:57

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bilboko Udalak 6 eta 13 urte bitarteko umeei zuzendutako 'Gabonetan primeran kirola eginez' programan antolatu du aurten ere. Ikastaroa abenduaren 26, 27, 28 eta 29an eta urtarrilaren 2, 3, 4 eta 5ean egingo da. Deustuko, San Ignazioko, Txurdinagako eta Zorrotzako kiroldegietan egingo da, eta guztira 1.368 plaza eskainiko ditu. Plaza horietako 48 dibertsitate funtzionala duten haurrentzat izango dira.

Taldekako jolasak, igeriketa, padela, tenisa edo saskibaloia izango dira programan egingo diren jardueretako batzuk, betiere, lana eta familia bateratzeko erraztasunak emanda. Aurten iaz baino plaza gehiago eskaini dira. Hau dela eta, egunero 171 gaztetxok parte hartu ahal izango dute, eta iazko Gabonetan 120 izan ziren egunero eskainitako plazak.

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, jarduera guztiak 09.00etatik 14.00etara egingo dira. Kiroldegietara 08.30etik aurrera sartu ahalko da, eta kirol arropa eta oinetakoak, bainujantzia, txankletak, toalla eta txanoa eraman behar dira. Jarduera guztiak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira.

Izena emateko epea zabaldu da

Izen-emateak Bilbao Kirolak erakundearn on line zerbitzuen bidez eta kiroldegi guztietako salmentarako makinetan egin daitezke. Jardueren prezioa hamar euro izango da eguneko (12 euro harpidedun ez direnentzat), eta plazak egun baterako, egun batzuetarako edo egun guztietarako erreserba daitezke. Bestalde, dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako plazak Kirol Egokituaren Euskal Federazioan bakarrik egingo dira 622 022 063 telefonora deituz.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios