Borrar
Urgente En directo, Bilbao Basket-Gran Canaria
Bilbao Bizkaia HARRO ekimenaren kartela. Ortzadar LGTB

Bilbo trans pertsonen aldeko eszenatokia izango da

Ekainaren 25etik 29ra izango da aurtengo Bilbao Bizkaia HARRO 'Ni naizena naiz' lemapean

Pello Zupiria

Ostirala, 11 ekaina 2021

Comenta

Askok pentsatuko dute gauzak asko aldatu direla LGBTI kolektiboen alde. Egia da pausu asko eman direla azken urteetan, eta gizartearen aldetik onarpen handiagoa dutela, oro har, lehen ez bezela. Baina, era berean, beste askok erantzungo dute asko dagoela egiteko eta aurreratzeko oraindik. Esan diezaiotela, adibidez, Ekain Perrinori, zeinek sekulako jipoia jaso zuen joan den asteburuan, soilik mutilak gustatzen zaizkiolako. Eraso horren aurrean, Euskal Herriaren gehiengoak babesa eman dio Basauriko gazteari, eta lau haizeetara ohikatu du nahikoa dela. Kolektibo horiek egunero pairatzen dituzte erasoak, beti jipoiak ez direnak, eta horregatik lan egiten dute hainbeste pertsona gisa dituzten eskubideak aldarrikatzeko. Ekimen horietako bat Bilbao Bizkaia HARRO da, ekainaren 25etik 29ra izango dena.

Aurtengo edizioaren lema 'Ni naizena naiz' da, eta trans pertsonen eskubideak aldarrikatzea da helburua. Azkenaldian, asko hitz egin izan da honen inguruan. Espainiako Diputatuen Gorteetara ere heldu da eztabaida, baina Gobernuak esku artean zeukan legea onartu gabe geratu da. «Trans pertsonek nahi dutena eta sentitzen direna izateko oihua da», adierazi dute Bilbao Bizkaia HARRO antolatu duten eragileek.

Ekimenaren aurkezpena, ostiral honetan, Euskaltzaindiaren egoitzan..

Joan den urtean ez bezala, 2021eko HARRO presentziala izango da eta hainbat ekitaldi eta ekimen egingo dira. Bilboko Areatza ingurua izango da eszenatoki nagusia, eta bertan, musika eta antzerki emanaldiez, kirolaz, ume jolasez, bertsoez eta herrikirolaz gozatzeko aukera egongo da.

Arreta berezia ipini nahi izan dute antolatzaileek LGBTIQ kultura sektoreari, kalte handiak izan baitituzte pandemiaren eraginagatik. Eta antolatzerakoan, babesa handia jaso dute Euskal Herriko hainbat erakunderen eskutik, besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, Metro Bilbao, EITB, Euskotren, Eusko Trenbide Sarea, Ertzaintza, Euskaltzaindia, Baqué, La Salve eta Alzola.

Pandemiak hobera egin arren, ez da bukatu, eta hainbat neurri hartu dira ahalik eta seguruen izan dadin. Batetik, segurtasun protokolo bat antolatu dute, eta, bestetik, beharrezkoa izango da sarrerak aldez aurretik eskuratzea BilbaoBizkaiaHARRO.eus webgunean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bilbo trans pertsonen aldeko eszenatokia izango da

Bilbo trans pertsonen aldeko eszenatokia izango da