Borrar
Gazte batzuk telesail bat ikusten.
Bilbo, interneteko telesailen erdigunean

Bilbo, interneteko telesailen erdigunean

Hilaren 22tik 27ra, formatu digitalean ekoiztutako ikus-entzunezko lanak izango dira ikusgai Seriesland jaialdian. Proiekzio guztiak doakoak dira

Amalia Ibargutxi

Jueves, 1 de enero 1970

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Interneteko telesailen hiriburua izango da Bilbo datorren aste osoan zehar, hilaren 22tik 27ra. Formatu digitalean ekoiztutako azken lan azpimarragarrienak ikusteko aukera izango da Seriesland-en, ikus-entzunezko sektoreko, sortzaile, ekoizle eta banatzaileen arteko topalekuan. Bestalde, hainbat jarduera prestatu dituzte programa osatzearren. Proiekzio guztiak doakoak izango dira.

Laugarren urtez antolatu dute Seriesland jaialdia, webserieen esparruan egonkortuz erakusleiho modura. Internet bidezko telebistarentzat «nazioarteko arretagune» nahi dute bilakatu Bilbo antolatzaileek, ekoizpen handiei eta oso aurrekontu txikiarekin egindako proposamenei leku eginez, baita doako kanalei (Youtube edo Vimeo) zein harpidetzadunei (Netflix, Crackle) ere. Sekzio Ofizialak, guztira, nazioarteko 30 webserie onenen aukeraketa eskainiko du, Amets sekzioak 45 serie independente erakutsiko ditu, eta Euskal Screening-ek bost euskal ekoizpen eskainiko ditu.

Trailersection delakoa, telesailen aurrerapenak ikusi ahal izateko atal espezifikoa izango da, eta hiru Otso irabazi ahalko dituzte bertan lehiatutakoek. Trailer Onena, Trailer Geldiezina eta Ikus-entzuleek Trailerrari emandako sari berria.

Sarien banaketarako ekitaldirako Guggenheim Museoa erabiliko da, Bilborock aretoa irekiera ekitaldirako, Itsas Museoa eta BEAZen egoitza topaketa profesionaletarako, eta bisita turistikoak edo amaierako jaia jasotzeko, hiriko hainbat puntu baliatuko dituzte.

Nazioarteko jaialdia

Aurten, lehen aldiz, Boliviako, Kubako, Errusiako, Finlandiako, Bulgariako edo Hego Afrikako lanak estreinatuko dituzte jaialdian. Guztira, 25 herrialdetako ehun serie baino gehiago izango dira ikusgai aste osoan zehar, eta hogei herrialdetako 150 profesional baino gehiagoren bisita hartuko du jaialdiak. Tartean, Paramount, HBO, Mediapro, Comedy Central, Viacom, Virgein Media, Blackpills, EITB, RTVE enpresak bertaratuko dira.

Zuzendaritza Onenaren epaimahaiaren sari nagusia ere emango dute, Urrezko Otsoa. Horrez gain, zilarrezko beste 19 otso banatuko dira hainbat kategoriatan. Csongor Dobrotka serie digitalen Berlingo Die Seriale lehiaketaren zuzendaria, Silvia Popescu HBOko ekoizlea, Martín F. Lapissonde Buenos Aireseko BAWF Jaialdiko zuzendaria, Ainhoa Andraka Doxa Producciones-eko CEOa, Koldo Anasagasti Bainet ekoiztetxeko zuzendaria eta Zuri Goikoetxea ekoizleak osatuko dute epaimahaia.

Bertako sorkuntza lanen atalean, urriaren 23an, euskaraz egindako lehenengo serie digitala estreinatuko dute, 'Otsoen Lurraldean'. Azkenik, desagertutako Michael Ajakwe Jr. idazle, zuzendari eta ekoizleari emango dio aurten bere Ohorezko Saria jaialdiak. Lawebfest mundu osoan antolatutako lehenengo webserie jaialdia sortu zuen Los Angelesen (AEB). Egin zituen lanen artean daude 'Eve', 'Happy anniversary, punk!' edo 'Beauty and the Baller'.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios