https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bilbo, Europako Kontseiluaren Kulturarteko Hirien Programako bideo bateko protagonista

Bilbo, Europako Kontseiluaren Kulturarteko Hirien Programako bideo bateko protagonista

StoryCities izeneko programan Europako 135 hirik hartu dute parte

UNAI SARRIUGARTE

Bilbo erreferente kulturaltzat hartu dute Europan. Izan ere, Bizkaiko hiriburua Europako Kontseiluak Kulturarteko Hirien Programako StoryCities proiektuaren barruan egindako bideo bateko protagonista bihurtu da. Bertan, Bilboko Udalak, hiriko erakunde sozialek, elkarteek, unibertsitateak, auzokideek eta profesionalek hirian egin dituzten lan ezberdinak ikusgai daude.

Bideo honetan Bilbok elkarkidetzan eskaintzen duen aniztasuna erakusten da. Elkarbizitza honek abiatu duen kultura ezberdinen arteko esku-hartze zabala, hain zuzen ere. StoryCities egitasmoak hirien kulturarteko ekimenak bultzatzen dituzten pertsonen pasarteak biltzen ditu.

Ekimen hau abian jartzeko, Europako Kontseiluak aukeraketa bat egin zuen Kulturarteko Hirien Programa osatzen duen sarearen barruan. Programa honetan Europako 135 hirik hartu dute parte. Besteak beste, Bilbo, Geneva (Suitza), Erlangen (Alemania), Stavanger (Norvegia), Cascais (Portugal) edota Reggio Emilia (Italia).

Bilbo 'Kulturarteko Hirien Programan' sartu zen 2011. urtean. Eta proiektu hau kulturarteko egitasmoak burutzen dituzten hirien artean ezagutzak eta esperientziak partekatzeko aukera ezin hobea da.

Izan ere, Bilbok urteak daramatza esparru honen barruan proiektuak jorratzen. Esate baterako, duela egun batzuk, gure hiria 'Rumourless Cities' izeneko programaren topaketa bat burutzeko hautatua izan da. Proiektu hau Europako Batzordeak diruztatutako URBACT III egitarauaren barruan dago eta topaketak bazterkeriari eta diskurtso arrazistei aurka egitea du helburu.

'Rumorless Cities' programaren egitarauan hainbat hirik hartzen dute parte. Hala nola, Amadora, (Portugal), Cardiff (Gales), Hanburgo-Altona (Alemania), Varsovia (Polonia), Alba Iulia (Errumania) eta Ioánina (Grezia).

Hortaz aparte, merezi du aipatzea Bilboko Udalak 2013. urtean hasi zuela zurrumurruen aurkako proiektua, arrazismoak sortzen dituen estereotipo kaltegarrien aurka egiteko asmoz. Egitasmo honek kulturartekotasuna eta gizartearen kohesioaren alde borrokatu eta bazterkeriari planto egitea du helburu.

Temas

Euskera