https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Bilbao Now' aplikazioak irabazi du CimubiSARIA

Kaleko antzerkia, Bilbon./B. Agudo
Kaleko antzerkia, Bilbon. / B. Agudo

App hori esker hiriburuan egin daitezkeen ekintza eta proposamen kultural guztien inguruko informazioa jaso daiteke

IZASKUN MOYANO

Hain da handia Bilbo, non askotan ezinezkoa egiten da ekintza kultural eta denbora pasa guztien inguruko informazioa jasotzea. Maiz asteburua pasatu ostean konturatzen dira herritarrak ostiral, larunbat eta igande hortan zein antzerki, kontzertu edota ikuskizun izan diren hirian. Arazo honi konponbidea ematen dio aurten CimubiSARIA irabazi duen 'Bilbao Now' aplikazioak.

Bertan, hiriburuaren mapa agertzen da eta bertan interes puntuak nabarmentzen dira. Lokalizazioaren arabera, erabiltzaileak bere inguruan dauden ekintza guztien informazioa jaso lezake klik batean. Era honetara, Bilboko proposamen kulturalak eta denbora pasa interesgarriak erakusten dizkie bisitan datozen atzerritarrei.

Eduardo Sevilla bilbotarra eta Galder Segurola abadiñotarra izan dira aplikazio honen sortzaileak. Biak adimena batu eta lehiaketa irabazi ostean 6,000 euroko saria jaso dute. Bestalde, Bilboko Udalak 'Knowlii' izeneko beste app bati 2,000 euro eman dizkio. Honek, hiriaren inguruan adituak diren pertsonak turistekin konektatzen ditu eta Bilbo erakusten die. Ruben Lopez bilbotarra izan da bigarren aplikazioaren sortzailea.

Biak ala biak abian dira Android eta iOS sistementzat. Bestalde, Udalak hiriburuaren inguruko informazio interesgarria jasotzeko helburua beteko du hauei esker. Horrez gain, turistaren perfila, gustuak, ezaugarriak eta beharrizanak zeintzuk diren jakingo du, sektorea sendotzeko asmoz.

Erabilgarritasuna eta originaltasuna azpimarratu du epai mahaiak bi aplikazioak irabazle izendatzeko orduan. Halaber, informazio baliagarria emateko ere iturri bikaintzat hartzen dituzte. Izan ere, lehiaketara 15 proposamen aurkeztu izana «oso positibotzat» jo dute.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos