Borrar
Urgente El servicio de metro en Basauri y Etxebarri se reanuda con una única vía y con un servicio complementario de autobuses
Mendi Film Fesivalaren kartela.
Bihar hartuko dute Sopelak eta Urnietak udazkeneko Mendi Tour zirkuituko lekukoa

Bihar hartuko dute Sopelak eta Urnietak udazkeneko Mendi Tour zirkuituko lekukoa

Iazko Bilbao Mendi Film Festivalean nabarmendutako filmak proiektatuko dira Kurtzio Kultur Etxean eta Sarobe Antzokian

izaskun moyano

Jueves, 19 de octubre 2017, 00:38

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Egungo mendi zinemagintzan film onenak biltzen dituen Mendi Tourrak udazkeneko zirkuituari Sopelan eta Urnietan emango dio segida bihar. Mexico, Madril, Markina-Xemein, Elgoibar, Zumarraga, Potes eta Basaurin izango ditu hurrengo geldialdiak, urrian eta azaroan. Eta segidan iritsiko da Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. edizioa, abenduaren 8tik 17ra.

Sopelako Kurtzio Kultur Etxean nahiz Urnietako Sarobe Antzokian iazko Bilbao Mendi Film Festivalean sarituak izan ziren edota Mendi Tour zirkuituan gustokoen gertatzen ari diren filmak eskainiko dira. Sopelako saioa 19:30etan hasiko da eta sarrerak doan eskuratu ahal izango dira. Urnietan aldiz, 19:00etan hasiko da, eta han ere sarrera libre izango da aretoa bete arteko mugarekin. Filma guztiak jatorrizko bertsioetan eskainiko dira, azpidatziekin lagunduta.

Mexikoko 30 hiritan irailaren 19an eta 21ean egitekoa zen Mendi Tourra bertan behera utzi zen egun haietan gertatutako lurrikarak eragindako ezbehar larriengatik. Freeman Outdoors babesleak elkartasun lanetan jardun ostean urriaren 24rako iragarri ditu Ciudad Mexico hiriburuan, Pueblan eta Oaxacan saioak.

Bilbao Mendi Film Festivalaren ekimena da, mendia eta abenturari buruzko nazioarteko zinema jaialdia. 2016ko abenduan egin zen azken edizioko pelikula onenen bilduma da Mendi Toura, bateko eta besteko aretoetan eskaintzeko tentuz hautatutako bilduma, aurten, jada, 9.000 ikusletik gora bildu dituena. Urteroko hitzordua izan ohi da, eta mendiko zinemagintzako ekoizpenik onenak biltzen ditu bere zentzu zabalenean: eskalada eta alpinismoaz batera, muturreko kirolak, eskia, natura, ingurumena, etnografia... hartzen ditu aintzat.

Iazko edizioan, BMFFak 21 herrialde desberdinetatik zetozen 150 lan jaso zituen eta haietatik 39 hautatu ziren Saio Ofizialerako, 9.000 ikusletik gora bildu zirelarik.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios