Borrar
BIARRITZ AMÉRIQUE LATINE

BIARRITZ AMÉRIQUE LATINE

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Domingo, 1 de octubre 2017

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Patuaren haizeek Miarritzeraino eraman naute. 'Biarritz Amérique Latine'. Orain dela 26 urte hasi zen zinema eta musika uztartzen duen jaialdi hau, urtez urte jendetsu ospatzen dena.

Inaugurazio eguna da eta besaulki bakar bat ere ez dago libre 'La Gare du Midi' aretoan. Batez besteko adina nabarmen altua da. Zortziak puntuan dira eta oihal erraldoiak zabaldu egiten dira. Rusó Sala abeslari kataluniarra eta ekitaldi honetarako antolatu duen banda: Sakapatú, Txile, Peru eta Kolonbiako musikariekin osaturik. Victor Jararen bi bertsio egin ondoren teloia berriro ixten da. Gauerdian emanaldi oso bat eskainiko dute Kasinoan, baina orain, laburregi egin zaigun aurrerapen honekin konformatu behar.

Eskerrak emateko txanda dator. Frantzia eta Kolonbia arteko harremana ospatzen ari dira urte osoan zehar. Oholtzatik desfilatzen duten agintarien zerrenda, luzea bezain astuna egiten da, jendetzaren protesta saialdiren bat eragiteraino. Gaztelania eta frantsesa txandakatzen dira berbaldietan. Euskara ez da inondik agertzen, Rusó Salak esandako «eskerrik asko» lotsakor bat salbu.

Azken hizlaria Venezuelatik dator, Gustavo Rondón Córdova du izena eta jarraian ikusiko dugun pelikularen zuzendari gaztea da. Kaskamotza, serio demonio. Eskertzekoa da bere aurkezpen laburra eta zehatza. Bere lanak 'La Familia' izena du eta ekoizpenean Venezuelak, Txilek eta Norvegiak hartu dute parte.

Askotan gertatzen zait, filmeen laburpena irakurtzeak ez nau batere motibatzen: «En esta historia un hijo ha matado. En el lugar donde viven una muerte paga otra muerte. Un padre piensa que la protección física es lo que importa y huyen juntos».

Logikoa bada ere, bitxia egiten da Miarritzeko areto batean azpitituluak frantsesez izatea. Nolabait, gaztelaniadunak pribilegiatuak gara oraingo honetan. Horrek ez du esan nahi aktoreen hizkera ulerterraza denik. Batzuetan, Caracasko bazter-auzo bateko hizkerak beste azpititulu bat mereziko luke guretzat. Minutuz minutu, mesfidantza eta nagitasuna murriztu egiten dira eta sudurraren aurrean daukadanak -lehenengo ilaran gaude kazetariak- erabat harrapatzen nau.

Laburpenak ez du islatzen maitasun pelikula bat denik. Besarkada eta musurik gabeko maitasuna da hau, baina sakonki bizi daitekeen amodioa ere bai. Tiro bakar bat ez da entzuten metraje osoan zehar, baina Tarantinoren edozein pelikula baino gogorragoa da hau. Agertzen den odolak ez du lauzpabost filmina osatuko, baina zeharo sinesgarria egiten zaigu, zirrara sortzeraino. Aita-semeak elkarrekin heriotzatik ihesi, diru barik, lagunik gabe, gordeleku segururik ez. Ez dute gehiegi hitz egin behar, begiekin ulertzen dute elkar. Aktoreak horren onak dira -umeak barne, horrenbestetan ikusten ez dena- antzezten ari direla ahaztu baitezakezu. Amaitzean, eta shock egoera leuntzen zaidan heinean, Latinoamerikako zine gehiago ikusi behar dudala agintzen diot nire buruari.

Cocktail Merkatuan, bertoko gaztak, ostrak, hestebeteak eta bestelako 'delicatessen' batzuk probatzeko aukera, dultzaineroek ozenki girotzen gaituzten bitartean. Jardunaldia bukatzeko, zuzeneko musika dohain kasinoan. Orain gazteak nagusi. Kontzertua bukatu eta gero, saltsa estiloko dantzari akademikoak jaun eta jabe egiten dira pistan, Kubako DJ batek markatzen duen erritmora. Munduaren bukaera beste egun baterako utzi beharko.

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios