Borrar
Territorios

Bestetasunari soa

Paloma Rodriguez-Miñambres

Viernes, 16 de mayo 2025, 12:47

Xabier Lete Poesia Sariaren VII. edizioa irabazi du alemanezko izenburu deigarria duen ('Bainatzea debekaturik dago') liburu honek. Egileak, Iker Aranberrik, komunikazio teknikari dihardu eta hauxe da literaturaren esparruan estreinakoz argitaratzen duen obra.

Hiru ataletan banaturik topatzen dugu poema sorta: 'Euritean askak gainezka nola', 'Deserria desegin' eta 'Jainkorik ez denean', guztira 62 olerki. Poesian autore berria bada ere, Aranberri ahots sendo eta seguru baten jabe dela sumatzen dugu, handinahi poetikoa erakusten duelarik.

Estiloari dagokionez, baliabideen aniztasuna aise antzematen da, hala nola, hitzen aliterazioa erabiltzen eta errima zaintzen du irakurlearen arreta erakartzeko, bigarren eta lehen pertsonaren arteko aldaketa konplizitatearen bila, kazetaritza tankeran idatzitako olerkiak, edo bertsoen errepikapenak poemen hasieran, erdian eta bukaeran bizitasuna erdiestekotan. Horrez gain, hiztegi landuan arreta handia jarri du Aranberrik, eta naturaren elementuek berebiziko garrantzia hartzen dute poema askotan, egileak baliatzen dituen metaforetan islatuta.

  • 'Baden Verboten' Iker Aranberri. Pamiela. 88 or. 16 euro

Eta jorratzen dituen gaiak? Topikoetan erortzeko arriskua saihestu arren, denetarik dago; hau da, gai unibertsalei eman nahi izan dio forma, maitasunari eta heriotzari, oroimenaren botere iradokitzaileari, poesiaren izaerari, baina baita euskal testuinguruan ohikoak izaten ditugun beste zenbaiti ere, esate baterako, hizkuntzari, aurreko belaunaldiekiko gomutari, euskal identitateari edo politikari.

Lehen poema liburu honek aurkikuntza interesgarriak ditu, adibidez, irudi batzuen lanketa eta originaltasuna nabarmendu behar da. Dena dela, azken orrialdera heldu ondoren, betiko galdera etorriko zaigu burura, ea Aranberrik ibilbide poetikoari jarraituko dion ala, beste euskal poetekin jazo ohi den legez, narratibarako apostua egingo duen.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bestetasunari soa

Bestetasunari soa