Borrar
Fotolia
Beste Bat! Zuzeneko Arteen Zirkuituak 250 ikuskizun eskainiko ditu Euskadiko hiru lurralde historikoetan

Beste Bat! Zuzeneko Arteen Zirkuituak 250 ikuskizun eskainiko ditu Euskadiko hiru lurralde historikoetan

Bertan kulturaren hainbat diziplinaz gozatu ahal izango dute ikus-entzuleek, hala nola, musikaz, antzerkiaz, dantzaz edota zirkuaz

UNAI SARRIUGARTE

Viernes, 27 de noviembre 2020, 19:10

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Beste Bat! Zuzeneko Arteen Zirkuituak 250 ikuskizun eskainiko ditu Euskadiko hiru lurralde historikoetan barrena. Egitasmoa azarotik datorren urteko otsailera bitarte luzatuko da. Bertan kulturaren hainbat diziplinaz gozatu ahal izango dute ikus-entzuleek, hala nola, musikaz, antzerkiaz, dantzaz edota zirkuaz. Emanaldiok Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 50 areto baino gehiagotan egongo dira ikusgai eta entzungai.

Hainbat artista famatuk esku hartuko dute bertan. Musikaren esparruan, esaterako, Izaro, Niña Coyote edota Ruper Ordorikaren tamainako artistak, eta Zetak edo Belako bezalako talde ospetsuek. Antzerkigintzari dagokionez, Tanttaka Teatroa, Markeliñe eta Pirritx, Porotx edota Mari Motots pailazo taldea ibiliko dira oholtza gainean.

Bestalde, dantzagintzaren alorrean euskal erreferente esanguratsuek hartuko dute parte, Jantzazek eta Kukaik, tarteko. Era berean, zirku-ikuskizunen munduko Oliver Magoa edota The Funest Troupe ibiliko dira agertoki gainean.

Atzo, azaroak 26, Donostiako Dabadaba aretoan egitasmoaren nondik-norakoak aurkeztu zituzten agerraldi publiko batean. Beran hainbat pertsonai publikok aurkeztu zuten proiektua, hala nola, Aitor Bengoetxea Musika Bulegoko lehendakariak, Joxean Cubero Euskadiko Antzoki Sarearen ordezkariak eta Villabonako Gurea Antzokiko programatzailea denak, Maren Beste Bat! egitasmoan ibiliko den abeslariak eta Fernando Sainz de Ugarte ekimenean ere parte-hartuko duen Dantzaz konpainiako zuzendariak.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua ere bertan egon zen. Zupiriak bertan nabarmendu zuenez, «Zirkuitu honek kultura bultzatzea du xede eszenatokietara egingo den bueltatze honetan, ikuskizunen erritmoa berreskuratzea bilatuz»

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios