https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bertsolaritzaren desafioak, pantailara

Harkaitz Zubiri, Xabier Aierdi eta Alfredo Retortillo EHUko ikertzaileek egindako azterketa soziologiko zabala agertuko da Euskal Telebistako 'Hitzetik hortzera' saioan igande honetan

AMALIA IBARGUTXI

Durangoko Azokan eman zituzten ezagutzera 'Bertsolaritzaren azterketa soziologikoa' lanaren emaitzak. Mintzola Ahozko Lantegiak eta Bertsozale Elkarteak gauzatu dute. Harkaitz Zubiri, Xabier Aierdi eta Alfredo Retortillo EHUko ikertzaileek, zehazki. Bertsolaritzaren arrakastaren nondik norakoak aztertu eta etorkizunerako desafioei nola aurre egin hausnartzea izan dira helburuak. Orain, igandean, hilak 13, Euskal Telebistako 'Hitzetik Hortzera'-n jardungo dute azterketaren inguruan.

Bertsolaritza nola ikertu duten galdegingo diete lana burutu dutenei, eta gaur egungo bertsozalearen profilean ere sakonduko dute. Egina dago ikerketa eta zabaldu dira emaitzak, baina ondorio horiei «forma emateko bidea» azalduko dute Miren Artetxek eta Beñat Gaztelumendik saioan, elkarteko zuzendaritzako kide diren heinean. Ikerketa soziologikoak egitea zergatik den interesgarria eta etorkizunerako detektatu diren erronkei buruz jardungo dira.

Adibidez, azterketatik ondorioztatu dute bigarren hazkunde handi bat bizi duela bertsolaritzak, saioak ugaritu direla, baina ikus-entzule gutxiagoko saioak direla. Aztertu dute, baita ere, bertsolaritzak sortutako zale, gai eta dinamikek gizartean eragin dezaketela, eta alderantziz ere bai, ardura ekarriz auzi horretara: bertsolaritzaren erantzukizuna al da zenbait ideia jakinen transmisioa? Nola hobetu, adibidez, emakumearen posizioa bertsolaritzan? Zein da feminismoaren ideien betebeharra bertsolaritzan?

Amurrio eta Ondarroako Txapelketa Nagusiko finalisten bertso jaialdiak ere izango dira ikusgai Euskal Telebistako lehen kateko saio horretan, eta kantuan entzun ahal izango dira azkenaldiko bertsoaldi onenak. Besteak beste, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Jon Maia, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Andoni Egaña eta Miren Artetxerenak. Igandean, 15:00etan izango da ikusgai telesaioa.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos