https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bertsolari Txapelketako azken kanporaketa, bihar, Berriatuan

Mikrofono bat./Fotolia
Mikrofono bat. / Fotolia

Bertako irabazlea zuzenean sailkatuko da azaroaren 25ean Igorren jokatuko den finalaurreko faserako

AMALIA IBARGUTXI

Bihar jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken kanporaketa. Berriatuak hartuko du azkeneko saio hori, arratsaldeko 5etatik aurrera.

Berriatuko Mendibarren frontoian jokatuko da azkeneko kanporaketa, bosgarrena, eta bertan erabakiko zein bertsolarik kantatuko duen finalaurrekoetan; sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Bertsolari hauek ariko dira: Asier Alcedo Cano, Ibai Amillategi Omaetxebarria, Itxaso Paia Ruiz, Lander Ibarluzea Bikandi 'Aitxulua', Josune Aramendi Perez eta Oihana Bartra Arenas.

Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da azaroaren 25ean Igorren jokatuko den finalaurrekora; besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute finalaurrekoetan kantatzeko aukera.

Bihar kantatuko duten sei bertsolarietatik bost udaberriko fasetik sailkatu dira txapelketara; Oihana Bartra, ostera, 2014an finalista izan zela-eta, zuzenean sailkatu da kanporaketen fasera.

Berriatuko kanporaketako gai jartzailea Idoia Anzorandia Kareaga izango da. Epaimahaiko kideak, berriz, Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Txakartegi Basterretxea, Jon Jaio Aiartzaguena, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Miriam Juaristi Urizar izango dira. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga ibiliko da.

Aurreko kanporaketan, urriak 28 Plentzian jokatutakoan, Aitor Bizkarra izan zen irabazle.

Bestalde, abenduaren 15ean Miribillako Bilbao Arenan jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalerako sarrerak eros daitezke jadanik, www.bertsosarrerak.eus atarian.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos