Borrar
Urgente La Lotería Nacional deja por San Valentín 1,2 millones de euros repartidos entre Bilbao y Retuerto
Bost mutil eta neska bat, protagonista nagusiak. bertsozale.eus
Bertsolari Txapelketa Nagusiaren lehen itzulia Durangon amaituko da

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren lehen itzulia Durangon amaituko da

Lehen finalaurrekoaren laugarren saioa larunbatean erabakiko da

leire larrazabal

Jueves, 10 de noviembre 2022, 12:36

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren lehen finalaurrekoak amaitzear dira. Larunbat honetan, Durangon, laugarren finalaurrekoa jokatuko da, Landako gunean. Alegia, lehen itzuliko azken hitzordua izango da, eta taularatuko diren protagonistak, beti bezala, sei. Oraingo honetan, oholtzara igoko direnak Aitor Bizkarra, Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi, Eñaut Martikorena, Julio Soto eta Saioa Alkaiza izango dira. Horrela, Durangoko irabazleak Bilboko finalaurrekoan kantatuko du bigarren itzulian, abenduaren 3an. Berriz, beste bertsolariek puntuazioen arabera izango dute sailkatzeko aukera.

Lehen itzuli osoan bezala, egin beharreko lana hauxe izango da: binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian; binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte (ariketa honek hiru bertsoren balioa izango du); binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean; ganberako lana (banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian).

Durangoko sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian eta larunbatean bertan txarteldegia irekiko da, 15.00etan, Landakon. Aukera anitz saioa jarraitzeko, bertaratzerik ez daukatenentzako. Izan ere, finalaurreko guztiak bezala, eitb.eus eta bertsoa.eus atariek zuzenean eskainiko dute saioa, baita ETB4 kateak ere, Ilaski Serranoren eta Jon Martinen eskutik. Durangoko finalaurrekoa Laixiar Irratian ere entzun ahal izango da zuzenean. Gainera, bertsoaldien bilduma argitaratuko du bertsoa.eus atarian biharamunean, baita, 'Hitzetik hortzera' telebista saioak ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bertsolari Txapelketa Nagusiaren lehen itzulia Durangon amaituko da