Bost bertsolari gazte Eider Perezekin. Bertsozale elkartea

Bertsolari gazteen hasierak, 'Hitzetik Hortzera' saioan

Aitor Servier, Aroa Arrizubieta, Ekhiñe Zapiain, Maider Arregi eta Xabat Illarregi bertsolariak solastatuko dira Eider Perezekin

Zurekin

Sábado, 6 de marzo 2021, 01:01

Bost bertsolari gazteekin elkartuko da larunbat honetan 'Hitzetik Hortzera' programa, 21.00etan. Eider Perez aurkezlearekin batera, bertsolari gazte izateak dituen aukerei eta mugei buruz ariko dira solasean. Horretarako, Algortan antolatutako Abra Jaialdian izango dira.

Publicidad

Urteroko gazte sariketaren ordez, aurten Abra Jaialdia antolatu du ALBEk, Algortako Bertsolari Eskolak. Azken bost edizioetako txapeldunak gonbidatu dituzte kantura, Euskal Herri osoko bost bertsolari gazte: Aitor Servier, Aroa Arrizubieta, Ekhiñe Zapiain, Maider Arregi eta Xabat Illarregi.

Eider Perez aurkezleak gaztetasunetik bertsoa nola bizi duten galdetuko die. Lehen plazak eta hasierak nolakoak izan diren gogoratu, gazte sariketen eraginaz hausnartu edo etorkizunari begira ere jarriko dira bertsolariak. Horrez gain, Abra Jaialdiko bertsoaldiez gozatzeko aukera ere izango da aste honetako ETB1eko saioan.

Ondoren, 'Hitzetik Hortzera'k Pasai Donibane aldera egingo du. Bertan, Bixi Bixi elkarteak antolatuta, urteroko bertso saioari eutsi diote aurten ere. Segurtasun neurriak errespetatuz, ehun lagun inguru elkartu ziren Juanba Berasategi Auditoriumean. Bestalde, Amasa-Villabonan izan zen Uhinak saioko aleren bat ere ikusteko aukera izango da.

Bertsoaldi Kuttuna atalean, Donibane Azkarate bertsozale donostiarra izango dute protagonista. Txapelketa Nagusiko bertsoaldi bat ekarriko du gogora: Amets Arzallusek 2013ko txapelketako finalean kantatutako bakarkakoa, 'Itzultzeko garaia da' gaiari erantzunez.

Publicidad

'Hitzetik Hortzera' saioaz gozatu nahi baduzu, beraz, aukera daukazu larunbat honetan, 21.00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad