Bertso Eguna Aramaion ospatuko da urtarrilaren 18an
BERTSOLARITZA ·
Ekimen honek eguerdiko eta arratsaldeko saioak aurkeztuko dituUNAI SARRIUGARTE
Asteazkena, 18 abendua 2019, 22:38
Bertso Eguna Aramaion (Araba) ospatuko da urtarrilaren 18an. Mungian (Bizkaia) burutu zen Bertso Eguna 2018an. Aurten, aldiz, Barañainen (Nafarroa) izan da. Donostia izan zen urte askoz Bertso Egunaren kokaleku nagusia. Baina, duela urte batzuk Bertsozale Elkarteak ekitaldiaren era aldatu eta hauxe euskal lurraldetik hedatzea erabaki zuen.
Hurrengo Bertso Eguna hortaz, Aramaion (Araba) ospatuko dute. Ekimen honek eguerdiko eta arratsaldeko saioak aurkeztuko ditu. 12:30ean hasita, bertso ibilbide gidatua jorratuko dute udalerriaren erdigunean, Xabi Igoa, Irati Majuelo, Jokin Uranga, Oihana Bartra, Sustrai Colina, Martin Abarrategi, Oihana Iguaran, Andoni Egaña eta Ane Zuazubiskar bertsolariek.
Arratsaldeko saioan, berriz, lau bertso bazkari egingo dituzte herriko beste horrenbeste elkartetan. Uribarriko elkartean, Onintza Enbeita eta Sebastian Lizaso bertsolariak musika emanaldia eskainiko dute. Zabolako elkartean, Iñaki Viñaspre eta Ane Labaka arituko dira kantuan; Izarra elkartean, Eneko Lazkoz eta Miren Artetxe ibiliko dira oholtza gainean; eta, azkenik, Ehiztari txokoan, Nerea Elustondo eta Unai Iturriaga egongo dira aurrez aurre.
Bazkarietarako sarrerak erosi nahi dituen edonork eskuragarri dauzka dagoeneko; www.bertsosarrerak.eus web atarian.
Bertsozale Elkartea 1987an sortu zen bertsoaren bitartez jaso dugun ondareak geroa izan dezan ziurtatzeko asmoz. Diru-irabazi asmorik gabeko erakunde sozio-kulturala da eta 2.500 bazkide inguru ditu gaur egun. Bertsolaritzaz arduratzen diren bestelako eragile guztiekin batera, bertsolaritza zaindu, sustatu, ikertu eta bere transmisioa eta etorkizuna bermatzea da Bertsozale Elkartearen egitekoa.
Euskararen lurraldea da Bertsozale Elkartearen lan esparrua. Bi maila bereizi aurkezten ditu kulturala eta geografikoa. Kultur esparruan bertsolaritzara mugatu da ia osoki, baina ahozkotasunaren alorrean ere beste zenbait ekarpen egin dira. Geografikoki, Euskal Herri osora hedatutako proiektua da Bertsozale Elkartearena, baina nazioarteko ekimenak ere sustatu ditu.