Borrar
El debate electoral de EL CORREO con los candidatos, en directo a las 11.00 horas
Bertol Arrieta idazlea.
Bertol Arrietak irabazi du Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketa

Bertol Arrietak irabazi du Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketa

Juan Luis Sudupe eta Fito Rodrígezek irabazi dituzte, hurrenez hurren, arabar aldundiko Becerro de Bengoa saiakera saria eta Ernestina de Champourcín poesia sariak

Amalia Ibargutxi

Viernes, 23 de noviembre 2018, 23:06

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bertol Arrietak erdietsi du saria Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketan 'Bi doberman beltz' lanarekin. Epaimahaiak adierazi duenez, aurkeztutako 26 lanetatik onena izan da, «freskotasunez jakin duelako islatzen eszenarik errealistenak. Ipuinaren erritmoa narrazio planteamendu eraginkor baten zerbitzura dago, narrazio eta deskribapen egoerak izugarri iradokitzaileekin. Ipuinari darion umoreak ipuinaren intentsitatea eta dramatismoa arintzen ditu», nabarmendu dute. Gaztelaniazko atalean, Miguel Ángel Gonzalez madrildarrak irabazi du Arabako Foru Aldundiaren saria 'Alguien debería acabar de una vez por todas con esa gente que confunde Kim Kashkasian con Kim Kardashian' ipuinagatik.

Kim Kashkashian armeniar jatorriko biolin jotzaile amerikar bat da. Bestalde, Kim Kardashian pertsonaia publikoa da, mundu mailan ezaguna. Jendeak bata bestearekin nahasten dituela hasten da istorioa, eta pertsonaiaren joan-etorriak bakardadearen eta apetatsu bezain dohakabea den zoriaren gorabeheren isla dira» epaimahaiaren arabera.

Sari horretaz gain, aldundiak erabaki du Becerro de Bengoa saiakera sariaren irabazlea ere bai: Juan Luis Suduperentzat izan da 'Homo Loquens' lanagatik, hizkuntzen inguruan erreflexioa egiten duena. Jordi Osuaren 'Manuel Vázquez Montalban: Fútbol y Política' lana ere saritu dute. Montalbán kazetari eta nobelagilea izan zen. Kirol ekitaldiei buruzko artikuluak egiten zituen, zorroztasun politiko eta sozialekoak. «Idazten zuenak zerikusia zeukan erregimen frankistaren sentimendu nazionala besarkatzen zuen politika eta kultura egoerarekin, garai hori egokitu zenean, eta trantsiziokoarekin, beste garai hori egokitu zenean» adierazi du epaimahaiak.

Ernestina de Champourcín poesia sariari dagokionez, Fito Rodrígez donostiarra gailendu da 'Izendegi hutsa' lanari esker. Arabako izenak oinarri hartuta, «egileak hainbat iritzi ematen ditu hitzari eta poesiari buruz, aforismoaren, sententziaren eta poema laburraren artean neurria aurkitzen duen tonuan».

Manuel Terrín mantxatarraren 'Los que mueren amando' ere gailendu da, gaztelaniazko kategorian. «Poesia hunkigarrien liburu bat da», epaimahaiak esan duenez. Poema «gizatiarrak dira, eta hogeigarren mendeko gaztelaniazko tradizio liriko onena dute iturri. Ez da arraroa sumatzea Antonio Machado edo gerra osteko zenbait poetaren ahotsak, hala nola Luis Felipe Vivanco edo Rafael Moralesenak».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios