https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Berrones

Los Berrones taldea Bilbon arituko da datorren ostiralean./E. C.
Los Berrones taldea Bilbon arituko da datorren ostiralean. / E. C.
Roberto Moso
ROBERTO MOSO

Ia hogeita bost urte pasa dira ezagutu nituenetik eta gaur bertan izango balitz bezala gogoratzen dut une hori. Iparraldeko herri urrun batean jotzera gindoazen eta Santurtziko lagun batek kasetea pasa zidan, furgonetako ekipoan ipini nezan. Segidan atentzioa eman zidan: ahots garbi bat, samurtasun osoz, herri-filosofiaz beteriko istorioak kantatzen, melodiari garrantzi handia ematen zioten abestietan.

Itzulerako bidaian bageunden lelo haiek denok batera kantatzen: «Nun yes tú, Nun yes/ Nun yes tu, qué vas a ser/ Presumís de ser buen mozu /y agora yes una muyer...». Inguruko paisaiak ere, bazirudien bat egiten zutela halako kantuekin. Bat bateko maitemina izan zen hura, gutxitan gertatu zaidan bezala. Bi aste geroago Los Berrones taldearen 'Chacho' abestia 'Txatxo' bihurtu genuen asturiarrei baimena eskatu ondoren: 'Txatxo/ Non zagoz Txatxo/ Beste mundura joan zinen/ Hori probatu barik/ Neskazalea bazinen ere/ Inork ez zuen inoiz zugaz dantza egin nahi...

Ordutik hona, hemendik pasa diren bakoitzean, kantua haiekin batera kantatzeko plazera izan dut'.

Datorren ostiralean, hirugarren aldiz, Asturiasko Los Berrones taldea Euskal Herrian izango dugu. Honako honetan euren hogeita hamargarren urteurreneko biraren barruan datoz. Hitzordua Bilboko Azkena antzokian izango da eta ezagutzen ez badituzu, biziki gomendatzen dizkizut.

Herri txiki batekoa da Los Berrones taldea. Tolivia izeneko herrixkan sortu zen eta hasieratik nekazaritza eta musika uztartzea lortu du naturaltasun osoz, hori dela eta 'agro-pop' etiketa jartzen diote. Asturieraz kantatzen dute, normalean erabiltzen duten hizkuntza delako eta haien kantuen hitzetan herri jakinduria, umorea eta ironia nabarmentzen dira. Blanco anaiak -Tante eta Ramón- eta haien lehengusu Olegario taldearen sortzaileak izan ziren, 1987. urtean. Hasiera hasieratik ospe handia lortu zuten Asturiasko printzerrian eta inguruetan, baina nekez mugitu dira beste zonalde batzuetara. Hizkuntza minorizatu bat aukeratu duten talde guztiei gertatzen zaien legez galdera beti da hor: zergatik? Olegario, abeslariak, horrela azaltzen digu: «Gure inguruan gertatzen diren gauzek osatzen dituzte gure kantak. Baita gai sozialek ere, beti ere herri txiki bateko ikuspuntu batetik. Horrexegatik asturieraz kantatzea era natural batean irteten zaigu, egunero erabiltzen den hizkuntza delako. Aldez aurretik erabakitako zerbait ez zen izan. Urteak pasa ahala asturieraz kantatzea aukeratu genuen, bestela ez baikinen Berrones izango».

Zoritxarrez oraingo honetan Tante Blanco, gitarra-jotzaile ohia eta hitz askoren egilea ez da taldearekin etorriko. Erretiroa hartu eta gero ezin omen zuen musika munduan indarrean jarraitu. Horrela azaltzen du berak: «Dejélo porque me prejubilé de Hunosa y los prejubilaos no pueden tener ninguna actividad económica porque te fastidien la jubilación. Por ejemplo, un mineru que se queda en casa con 1.500 euros no puede tener ni oveyes ni vaques. No puedes tener nada porque, a partir del momento en que declares alguna venta, ye 'actividad económica'. Entones la xente lo que ta haciendo ye poner de titular a la muyer. Qué tontería, ¿no? La xente tiene que andar haciendo trampes. Ye un mundillo muy raro. Y luego ves a xente que se fue a casa con grandes cantidades de dinero y está ocupando cargos del BBVA o Gas Natural. Da la impresión de que les leyes están heches pa los de siempre».

Temas

Euskera