https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Berrogeita hamar bat eskola umek parte hartu dute Omecillo ibaiertza berreskuratzeko lanetan

Berrogeita hamar bat eskola umek parte hartu dute Omecillo ibaiertza berreskuratzeko lanetan

Gaztetxoek zuhaitz autoktonoen 521 landare landatu dituzte Espejoko jolas eremuan

I.AGOTE

Berrogeita hamar bat ikaslek parte hartu dute goizean Omecillo ibaia bere oneratzeko lanetan, 2000 Natura Sareak babestutako naturgunearen barruan. Arabako Foru Aldundiaren ekimen honetan “la Caixa” entitateak lagundu du; gaztetxoek zuhaitz autoktonoen 521 landare landatu dituzte Espejoko jolas eremuan, ekimenean parte hartuz, eta, horri esker, ibai korridore ekologiko esanguratsu hau berreskuratuko da, zeina espezie babestuen bizitokia baita, hala nola eurasiar igaraba eta europar bisoia, eta orobat hegaztiak (martin arrantzalea, uhalde enara, ur zozoa eta abar), eta arrainak ere bai (barbo isats-gorria eta mazkar arantzaduna, besteak beste).

Zehazki, lehen hezkuntzako ikasleak jardun dira landatzen, Uribarri Gaubeakoak (Gobeo Eskola) eta batxillergoko bigarren mailako gazteak (Egibide). Guztiei eskertu die Josean Galera Ingurumen Saileko foru diputatuak “ingurumenaren alde” egin duten lana, eta bera ere hurbildu da hara bertara lanak ikustera, Ángel Garabieta CaixaBankeko zuzendariak lagunduta.

Landaretza ibaiertzeko habitatean berrezartzeko lana zuhaitz autoktonoekin egin da (haltz, lizar, makal eta sahatsekin). Hesiak ere landatuko dira, ibaiertza eta nekazaritza finkak bereizteko. Era berean, jolas eremuan, espezie autoktonoak landatu dira, 2 metro garai, itzala emateko eta jendeak erabil ahal izan ditzan.

Ibaia 2000 Natura Sarearen barruan dago, eta KEB figurak babesten du (Kontserbazio Bereziko Eremua). Zehazki, naturgune honek 132 ha baino gehiago ditu, eta 27 km eta erdi luze da.

Hori dela eta, ibai korridore esanguratsu bat da, faunaren joan etorrietarako konexioa.Hain zuzen ere, naturgune hori zaindu eta bere oneratzea KEBaren kudeaketa planean jasotzen diren ekintzetako bat da.Ingurumen eta Nekazaritza Saila izan dira laguntzaile, eta 4.700 euroko dirulaguntza eman zuen “la Caixaren” Arabako obra sozialak ere.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos