Borrar

Berrogei sentsore jarriko dituzte Bizkaiko herrialde desberdinetako edukiontzietan erabilera-datuak jasotzeko

Aldundiak Ea, Etxebarria, Lanestosa, Ubide, Ereño eta Amoroton jarri ditu

Elcorreo.com

Lunes, 2 de abril 2018, 23:07

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Froga pilotua iaz egin zuten Gorlizen eta emaitzak «onak» izan ziren. Gauzak horrela, Aldundiak erabaki du Ea, Etxebarria, Lanestosa, Ubide, Ereño eta Amoroton ontzien bilketaren monitorizazio-sistema ezartzea. Herri horiek biztanle gutxi edukitzeagatik, beste toki batzuetatik urrun egoteagatik eta instalatzen diren edukiontziak sakabanatuago egotea eragiten duen biztanledun guneen banaketagatik hautatu dira.

Ekimen honekin, Foru Erakundeak bi helburu lortu nahi ditu: herritarrei zerbitzu eragingarriagoa eskaintzeko eta baliabide eta bitarteko publikoak optimizatzeko balio duten teknika berritzaileak aplikatzea eta, aldi berean, gure Lurraldean sortu berria den enpresa baten garapenean laguntzea.

Gorlizen egin zen esperientzian bezala edukiontzietan instalatuta dauden sentsoreetako datuak egunero monitorizatuko dira, analisi-plataforma baten integratuko dira eta astero eta hilero Garbikerrera igorriko dira edukiontzien bilketa-zerbitzuaren antolakuntza optimizatzeko eta erabiltzaileen jarrerak eta ohiturak ezagutzeko.

Monitorizazio-sistema honi esker bilketa-ibilbideak optimizatu daitezke, beti ezagutuko delako zehatz zeintzuk diren beterik dauden eta hustu egin behar diren edukiontziak. Horrek, aldi berean, eragina du zerbitzuaren kostuen aurrezpenean eta lanaren antolakuntza hobean, ibilbideak edukiontzien betetze-mailaren arabera ezartzen direlako; aldi berean, gutxitu egingo da edukiontzien bilketa-zerbitzuaren aztarna ekologikoa.

Sistemak -arazorik gabe ezar daiteke edukiontzi horietan, ontzi arinek ez dutelako usainik eta lixibiaturik sortzen eta, ondorioz, bilketa betetzeari egokituta egin daiteke-, halaber, zerbitzuaren jarrerak eta ohiturak ezagutzeko aukera ematen du, eta horrela hainbeste gauza jakin eta ebatzi daitezke, besteak beste: betetze-maila egunen, asteen edo hileen arabera ezartzea; edukiontzien kokapenaren araberako etekina; edo nolako eragina duten jaiegunek eta ekitaldiek bilketa horretan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios