Berri Txarrak taldeari buruzko dokumentala izango da ikusgai igandean, Amurrion

Emanaldia 19.00etan hasiko da, Amurrio Antzokian

Paul Picado

Jueves, 25 de marzo 2021, 19:31

Marina Lameiro iruindarrak zuzendutako Berri Txarrak taldeari buruzko 'Dardara' dokumentala izango da ikusgai, igande honetan, Amurrion. Emanaldia 19.00etan hasiko da, bertako Amurrio Antzokian, eta gutxi gorabehera 95 minutuko dokumentala izango da euskal musika-bandak, desegin aurretik, emandako biran, Lameirok grabatutako irudiekin.

Publicidad

Baina ez dira kontzertuko irudiak bakarrik agertzen, beste herrialde batzuetako zaleek taldeari buruz egindako adierazpenak ere jasotzen dira, hala nola, Mexiko, Japonia, Alemania eta Estatu Batuetako zaleek egindakoak. Bideoaren protagonistak, beraz, Berri Txarrak taldeko kideak eta zaleak eurak dira. Joan den astean heldu zen dokumentala zinema-aretoetara, eta Euskadin zein Espainiako zenbait tokitan ikusgai izango da.

Berri Txarrak taldea Gorka Urbizuk eta Aitor Goikoetxeak sortu zuten 1994. urtean Lekunberrin (Nafarroa), Nahi Ta Nahiez taldea utzi eta gero. Geroago laukotea osatu zuten Mikel Lopez eta Aitor Orejarekin batera, eta laukote gisa ibili ziren 2004. urtera arte, izan ere, Orejak taldea utzi zuen. Gero, 2008an, Mikel Lopez baxu-jotzaileak taldea utzi zuen, «arrazoi pertsonalengatik», eta ordezkoa David Gonzalezizan zen, PiLT euskal taldeko baxu-jotzailea, eta gaur egun COBRAn ere bai. 2010eko abuztuan, taldeak jakinarazi zuen Aitor Goikoetxea bateria jotzaileak, Gorkarekin batera sortutako kideak, taldea utzi eta Galder Izagirrek (Dut eta Kuraia) hartu zuela bere lekua. Hirukote moduan jarraitu zuten taldea 2019. urtean desegin arte.

Estiloari dagokionez, lehen diskotik azkenera arte rocka, popa eta metala uztartu dituztela esan daiteke. Lehen diskoan, hain zuzen, 1997. urtean kaleratutako 'Berri Txarrak' izenekoan, heavy metala erabili zuten. Hurrengo bietan, 'Ikasten' (1999) eta 'Eskuak/Ukabilak' (2001) izenetakoan, alegia, rocka eta metal alternatiboa tartekatu zituzten, eta laugarrenean, berriz, 'Libre' izenekoan (2003), doinu melodikoak sartzen hasi ziren.

Guztira, bederatzi lan luze kaleratu zitu 25 urteko ibilbidean, eta azkena 2017ko 'Infrasoinuak' izan zen. Horrez gain, zuzeneko lan bat, singleak eta bilduma bat ere plazaratu ditu taldeak. Mundu osoan eman ditu kontzertuak, hala nola, Estatu Batuetan, Japonian, Taiwanen, Nikaraguan eta Mexikon, eta hainbat kolaboraziotan ere parte hartu du. Azkenean, esan bezala, 2019. urtean jarduera etetea erabaki zuten, eta horren aurretik, igandean ikusgai izango den dokumentala grabatu zuten.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad