David González, Gorka Urbizu eta Galder Izagirre.

Berri Txarrak taldeak aurten estreinatuko du bere azken birako dokumentala

Lekunberriko bandaren azkenengo kontzertuei buruzko pelikula Marina Lameirok zuzendu du

Miércoles, 29 de abril 2020, 20:29

Agur esan zuten arren, laster bueltatuko dira. Edo haien oroitzapenak, behintzat. Berri Txarraken azkenengo biran grabatutako dokumentala aurten estreinatuko da. Hirukote euskaldunak azaroan jarri zion amaiera 25 urteko ibilbideari. Eta, azken agerraldi horretan, Navarra Arena aretoan, iragarri zuten film bat prestatzen ari zirela.

Publicidad

Proiektuaren zuzendaria Marina Lameiro da. Zinemagile nafarrak bere lehenengo luzemetraiarekin, 'Young & Beautiful', ikusleen esker ona irabazi zuen. Oraingoan, oso lan desberdina dakar. Berri Txarrak hirukotearen Ikusi Arte Tour bira irudietan harrapatu du. Ekoizpen lanak Arena Comunicación Audiovisual taldeak eraman ditu.

Bandak ez du oraindik esan zein hilabetean aterako duen dokumentala, bakarrik 2020 amaitu baino lehen prest egongo dela. Momentu honetan filma muntaketa fasean dago eta ondoren postprodukzio lanei ekingo diete. Berrogei ordu baino gehiagoko grabazioa izan da Marina Lameiro eta Berri Txarraken arteko harremanaren emaitza.

Ikusi Arte Tour izeneko birak Euskal Herriko txoko askotan gelditzeaz gain, atzerriko hainbat hirietara ere eraman zuen hirukotea. Izan ere, Tokio, Osaka, Los Ángeles, Berlín, Mexiko eta Erresuma Batuan jo zuten 2019an, besteak beste.

Maravillas

Dokumentala ez da bandaren material berri bakarra. 'Maravillas' abestiaren beste bertsio bat atera zuten duela egun gutxi batzuk. Zehazki, Madrileko Wizink Centerreko kontzertuan Gorka Urbizuk bakarka jo zuen kantaren grabazioa da. Simplea eta gordina. Bere ahotsa eta gitarra, eta milaka zaleen koruak. Emozioz beteriko bertsoak.

Publicidad

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad