Borrar
David González, Gorka Urbizu eta Galder Izagirre.

Berri Txarrak taldeak Azkena Rock Festivalean joko du

Mendizabalako kontzertu horretan entzuleek 'Infrasoinuak' lanaren aurkezpenaz gozatzeko aukera izango dute berriro ere

Ostirala, 23 martxoa 2018

Comenta

Kontzertu izugarria eskaini zuen Berri Txarrak taldeak aurreko larunbatean BECean, non 10.000 ikusle baino gehiago hurbildu ziren euren abestiez gozatzera. 'Infrasoinuak' azken diskoa aurkezteko balio izan zuen Barakaldoko 'boloak', eta nahiz eta Euskal Herrian 'infrakontzertu' gehiago emango ez zutela uste genuen arren, Lekunberriko hirukoteak aste honetan iragarri du Azkena Rock Festivalean joko duela ekainearen 22 edo 23an (data hurrengo egunetan zehaztuko dute). Mendizabalako kontzertu horretan, entzuleek 'Infrasoinuak' lanaren aurkezpenaz disfrutatzeko aukera izango dute berriro ere.

Talde euskaldunak Gasteizko eszenatoki horretan jo zuen 2006an eta musikariak «oso pozik» daude hamabi urte geroago esperientzia hori errepikatzearekin. Kontuan izan, 'Infrasoinuak' diskoa orain dela bost hilabete aurkeztu zutenetik, Asian eta Australian ibili direla promozio biran eta etxera bueltatzea beti dela esperientzia berezia. Gainera, Azkena Rock Festivalean eskainiko duten kontzertua baino lehen, Nafarrako taldeak Madrilen (Espainia), Edinburgon (Eskozia), Dublinen (Irlanda), Londresen eta Bristolen (Ingalaterra) joko du eta, beraz, irrikan egongo dira Euskal Herrira bueltatzeagatik. Gauzak horrela, eta BEC-ean gertatutakoa ikusita, aurreikusi dezakegu Mendizabalakoa kontzertu arrakastatsua izango dela ere bai.

Berri Txarrak taldeak Coloradon grabatu egin zuen hamar abestiez osatutako lan berria Bill Stevensonen ardurapean eta Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu egin zuen azaroaren 23an, hain zuzen ere. Momentu horretan David González (baxu-jotzailea), Gorka Urbizu (abeslaria) eta Galder Izagirrek adierazi zuten disko honetan «ez dela hausturarik egon» euren musika estiloan eta argi dago 'Zaldi zauritua', 'Spoiler', 'Zuri' eta azken diskoaren gainerako abestiak harrera ezinhobea izan dutela euren zaleengandik.

Gauzak horrela, Van Morrison, Joan Jett & The Blackhearts, Gluecifer, eta beste zenbait taldeen musikaz aparte, musikazaleek Berri Txarrak taldea Euskal Herrian berriro ikusteko aukera izango dute Azkena Rock Festivalean. Ez ezazue pentsa eta hurbildu zaitezte.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Berri Txarrak taldeak Azkena Rock Festivalean joko du

Berri Txarrak taldeak Azkena Rock Festivalean joko du