https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Berri Txarrak taldeak Asia, Australia eta Europatik egingo du bira hilaren 26tik aurrera

Berri Txarrak taldea, azken diskaren aurkezpenean. / Argazkia: Manu Cecilio. Bideoa: Jan Echevarría | Pablo del Caño

Infra Tour 2018-aren berri eman zuen atzo Internet bidez

Jan Echevarría
JAN ECHEVARRÍA

Berri Txarrak taldeak Infra Tour 2018 biraren berri eman zuen atzo Internet bidez, eta horrela, urtarrilaren 26an hasita, Asia, Australia eta Europan zehar ibiliko da, 'Infrasoinuak' disko berria aurkezteko biran murgilduta. Talde euskaldunak Coloradon grabatu egin zuen hamar abestiez osatutako lan berria Bill Stevensonen ardurapean eta Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu egin zuen duela hilabete eta erdi (azaroaren 23an, hain zuzen ere). Bertan euren «musika estiloan hausturarik ez dela egon» gogoratu zuten. Gauzak horrela, hiru taldekideek bira hasteko «momentu aproposa» dela uste dute eta kontzertu horietan guztietan lan berriaren esentzia islatzen saiatuko dira. «Oso lan berezia da hau. Bost pertsona izan ditugu erabat inplikatuta diska honetan eta oso prozesu berezian egin dira gauzak», dio hirukote nafarrak.

Birako lehen kontzertua Koreako Busan hirian izango da, urtarrilaren 26an, eta, Txina, Thailandia, Australia, Indonesia, Katalunia, Euskal Herria, Espainia, Irlanda eta Ingalaterratik igaro ondoren, bira hori Edinburgon bukatuko da, Eskozian, maiatzaren 20an.

Informazio gehiago

Urteko lehen erdian burutuko den birak geraleku bat izango du Euskal Herrian, eta Lekunberriko hirukoteak Barakaldoko BECeko Bizkaia Aretoan joko du martxoaren 17an. Gorka Urbizu abeslariak gogoratu zuen bezala, taldeak Euskal Herrian eskainiko duen bolo bakarra izango da hau eta kontzertu horretarako sarrerak dagoeneko salgai daude.

Hortaz aparte, aipatzekoa da Asiako bira nola planteatu zitzaien: «Rise Against taldeak egindako gonbidapen batetik etorri zitzaigun aukera hori eta oso pozik gaude beraien gonbidapenarekin», dio David González, baxu jotzaileak. Orain, euren musikaz zuzenean gozatzeko aukera izango dute interesdunek.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos