https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bermeoko udala gaur hasiko da banatzen hondakin organikoen edukiontziak erabiltzeko txartelak

Herritarrek berea jaso ahal izango dute, betiere beren egunak errespetatuz

EL CORREO

Bermeoko hondakin organikoen edukiontziak jarriko dute martxan gaur eta Berhazen bulegoan hasiko dira txartelak banatzen. Antolatzaileek nabarmendu dutenaren arabera, herritarrek berea jaso ahal izango dute, betiere beren egunak errespetatuz. Txartela hartutakoan, beraz, edukiontziak erabili ahal izango dira.

Udalak hiru gune definitu ditu (A, B eta C) txartelak ordenean banatzeko. Edukiontzia erabiltzeko izena eman zuten herritarrek beraz, egun zehatz batzuk izango dituzte berea eskuratzeko: A gunea, uztailaren 15etik 20ra; B gunea, uztailaren 23tik 27ra, eta C gunea, uztailaren 29tik abuztuaren 3ra.

Udaletik azaldu dutenez, helburu estrategikoetako bat da udalerri zaindu eta garbi bat izatea eta helburu honekin jarri zen martxan hondakin organikoen edukiontziaren ekimena. «Ingurumena zaintzea eta Bermeo jasangarri eta txukun bat izatea guztion ardura izanik, Udalaren zeregina da honetarako baliabideak jartzea. Bada, gaurtik aurrera pausu handi bat emango da zentzu honetan», diote.

Ekimena abian jarri eta txartelak eskatzeko epea zabaldu zenean, herritarrek bikain erantzun zuten. Izan ere, 1500 eskari baino gehiago egon ziren. Herritar hauek Bermeoko edozein edukiontzi erabili ahal izango dute, guneak kontutan hartu gabe eta inolako ordutegirik gabe. Udalaren helburua da edukiontziak erabiltzeko erraztasunak ematea. Izena eman ez duenak, hala ere, aukera dauka nahi duenean bere txartela eskatzeko.