Borrar
Erakusketa urriaren 19tik 2022ko ekainaren 26ra arte bisitatu ahal izango da. BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Nolakoa zen Bermeoko portua 70. hamarkadan? Ikus ezazu Arrantzalearen Museoko argazki-erakusketan

Nolakoa zen Bermeoko portua 70. hamarkadan? Ikus ezazu Arrantzalearen Museoko argazki-erakusketan

'Kresala. Bermeo 1974-1976' izenekoak Fede Merino argazkilariak Bermeoko portuan 1974 eta 1976 urteen bitartean ateratu zituen irudiak ematen ditu aditzera

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 20 de octubre 2021, 23:40

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bermeoko Arrantzaleen Museoak 70. hamarkadan portuko bizitza nolakoa zen ezagutzera ematen duen argazki erakusketa bat jarri du martxan. 'Kresala. Bermeo 1974-1976' izenekoak Fede Merino argazkilariak Bermeoko portuan 1974 eta 1976 urteen bitartean ateratu zituen irudiak ematen ditu aditzera. Hauxe urriaren 19tik 2022ko ekainaren 26ra bitarte bisitatu ahal izango da.

Fede Merinok eta bere seme den Karlosek, aitak 70eko hamarkadaren hartu zituen argazkiok irudi digital bihurtu dute, irudien kalitatea hobetuz, hain zuzen ere. Hala, hemendik aurrera argazki digitalizatuak Bizkaiko Foru Aldundiaren artxiboetan gordeko dira, Bizkaiaren ondare inmaterial historiko gisa, alegia.

Erakusketa honek orotara 140 argazki baino gehiago biltzen ditu. Bermeoko Arrantzaleen Museoan 30 inguru egongo dira erakusgai datozen hilabeteotan. Irudi bakoitzari azalpen-kartel bat erantsi diote, argazkilariak berak eskuz idatzitako xehetasun, izen eta datuekin ageri direlarik.

Era berean, azarotik aurrera erakusketa Bermeoko hainbat esparrutatik igaroko da, Bizkaiko kostaldeko udalerri honetako hainbat dendetako erakuslehioetan argazkiok ikusgai egongo direlarik. Izan ere, horrela bermeotarrak urte horietako egunerokotasunaren parte izango dira.

Fede Merino getxotarrak mende erdi baino gehiago darama argazkigintzaren lan esparruan. Izan ere, 50 urteotako lan eskerga argazkigintzaren ikerketan eta etnografian espezializatuz eman ditu. Halaber, 16 urtez Bilboko Euskalduna Jauregiko eta Arriaga Antzokiko argazkilari ofiziala izan zen. Horrez gain, Bizkaiko zenbait azpiegitura esanguratsuen eraikuntzaren jarraipena gauzatutakoa da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios