Borrar
Urgente Dos accidentes complican la circulación en Rontegi y en el Txorierri en dirección a Cruces
Hilaren 14tik 21era luzatuko dira ekitaldiok. Fotolia
Bermeok jardueraz beteriko apirileko bigarren hamabostaldia dakar

Bermeok jardueraz beteriko apirileko bigarren hamabostaldia dakar

Antzerki emanaldiak, jubilatuen irteerak, musika ikuskizunak, liburuei buruzko hitzaldiak edota ipuin kontalariak izango dira bermeotarren gozagarri

Unai Sarriugarte

Miércoles, 12 de abril 2023, 11:13

Bermeok ekitaldi ugariz beteriko apiril amaiera dakar, hilaren 14tik 21era luzatuko dena, hain zuzen ere. Umeentzako antzerki batekin abiatuko da ostiral honetan, apirilaren 14an, alegia, Benetan Be antzerki taldearen 'Batetik bestera' ikuskizunarekin. Hauxe Nestor Basterretxea aretoan izango da arratsaldeko seietan abiatuta.

Ondoren, Yoga saio sinestezin batez gozatu ahal izango dute Bizkaiko kostaldeko udalerriko Gizarte eta Kultura Etxean larunbatean, apirilaren 15ean, goizeko 10.30ean hasita, eta Lorea Alberdi Barturenek eskainia. Apirilaren 19an, aldiz, Demiku Jubilatuen elkarteak Lierganeseko (Kantabria) bainuetxera irteera antolatu dute.

Halaber, irakurleen txokoan Amets Arzallus Antiaren 'Miñan' liburua izango dute mintzagai. Solasaldi hauxe liburutegiko beheko solairuan ospatuko da, apirilaren 20an, ostegunean, arratsaldeko sei eta erdietatik, zortzirak bitartean. Liburutegian bertan ere egun bat beranduago eta arratsaldeko seietan hasita 'Migrazioak Euskal herrian eta Bermeon. Integrazioari buruzko gogoetak' izeneko hitzaldia eskainiko du EHUko Soziologia eta Gizarte Langintzan irakaslea den Gorka Moreno Marquezek.

Egun berean liburutegian etxeko txikienek Elssi eta Keko ipuin kontalarien 'Ipuinak puzten' ikuskizunaz gozatu ahal izango dute. Umeen Nazioarteko liburu egunaren baitan eramango da aurrera ekimen hauxe, eta ipuin kontalaria amaitzen denean umeek ezusteko berezi bat jasoko dute.

Azkenik, apirilaren 21ean, ostiralean, Kanta Kanta Lorue musika emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute bermeotarrek. Goiko Plazatik hasita, Torrontero, Aurrekoetxea, Matxitxako bidea, Atalde eta Eskoikiz kaleetan barrena ibiliko dira kantuka. Izan ere, abesten duen herria erabat bizirik omen dago.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bermeok jardueraz beteriko apirileko bigarren hamabostaldia dakar