Directo Norris gana el Mundial y Verstappen la última carrera del año

Bere etxea kamioi batera igo eta lekuz aldatu du San Frantziskon

Tim Brownek, San Frantziskoko (Estatu Batuak) auzokide batek, etxe-aldaketa egin beharrean, bizitokia literalki mugitzea erabaki du, sei orduz luzatu den maniobra batekin

Lunes, 22 de febrero 2021, 20:17

'Up' pelikula izango balitz bezala, bere etxebizitza hartu eta lekuz aldatzea erabaki zuen. Etxebizitza osoa, bai, landare bat bere erroetatik hartu eta loreontzi berri batean landatuko bazenu bezala. Fikzioak eta errealitateak bat egin dute oraingoan San Frantziskon (Estatu Batuak), non Tim Brownek, bertako auzokide batek, etxe-aldaketa harrigarri hau egitea erabaki duen.

Publicidad

Ikusgarria bezain neketsua eta garestia. Bertako auzokideek ezin zuten sinestu ikusten ari zirena, literalki etxe bat beraien kaleetan zehar 'mugitzen'. Sei ordu behar izan zituen Brownek lana egiteko, baina lortu zuen: XIX mendeko etxebizitzak bere hasierako erroak mantenduko ditu. Berez ez zuen berak lana egin, enpresa bat kontratatu zuen, 325.000 euro gastatuz viktoriar estilokoa den etxe hau mugitzeko.

Kamioi baten laguntzarekin gutxika gutxika mudantza egin zuen, 465 metro karratuko etxea bere kokaleku berrira eramanez. Egia esanda, ez du aldaketa handiegirik egin, 800 metro baina ez baitu mugitu eraikuntza. Baina, esan bezala, ez zen erraza izan. Denborari dagokionez, sei ordu izan ziren guztira eta abiadura oso txikian mugitu ziren, kilometro bat orduko.

Trabarik handienak bidean topatu zituzten. Zuhaitzen adarrak moztu behar izan zituzten 'hesirik' ez izateko bidean. Antzeko zerbait gertatu zitzaien semaforo zein trafiko seinaleekin, behin behinekoz kendu behar izan zituztenak maniobrak egiten zituzten bitartean.

Brownek aurreneko orduak eman ditu dagoeneko kokaleku berrian, lorpenaren zapore gozoa dastatuz. Ezinezkoa zirudien zerbait egitea lortu du. Ez da asko pasako hutsik utzi duen lekua berriro okupatzeko. Egia esan, aldaketa ez da oso handia izango, izan ere etxebizitza berriak eraikiko baitira lurzoru horretan, guztira 60.

Publicidad

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad