https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Berdeago, Ingurugiro Jasangarriaren Azokak bihar irekiko ditu ateak Durangon

Aurreko urteetan izandako arrakastaren ostean, seigarren edizio honetan bi asteburutan jarraian ospatuko da

IZASKUN MOYANO

Gero eta gehiago dira lurraren etorkizunaz arduratuta dauden elkarte eta gizabanakoak. Honen harira, hainbat dira gizartea klima aldaketak sor dezaketen egoera latzen inguruan informazioa emateko eta ekiditeko burutzen diren ekimenak. Hauetariko bat da urtero Durangon antolatzen den 'Berdeago, Ingurugiro Jasangarriaren Azoka'. Bertara estatu mailako adituak hurbilduko dira naturaren inguruan jendea kontzientziatu eta erabakiak hartzeko asmoz.

Honako hau, seigarren edizioa da, eta aurrekoek izandako arrakasta erreparatuta, iaz bezala bi asteburutan jarraian ospatuko dute. Hots, bihar, larunbatean eta igandean Berdeago Energy antolatuko da, eta hurrengo asteburuan, 27 eta 28an, Berdeago Nature. Lehendabizikoan, efizientzia energetikoa, mugikortasun jasangarria eta Euskal Herriko hondakinen kudeaketarako 'aukera berde onenak' ezagutzera emango dira, 47 erakusketariren eskutik.

Aurten, berrikuntzak ere izango dira. Beste batzuen artean, Berdego Energy 'Passive House kontzeptu energetikoa'-n oinarrituta egongo da. Honen bidez, kontsumo energetikoa murriztea izango dute helburu neurri jakin batzuk hartuta. Besteak beste, isolamendua, iragazgaiztasuna, behartutako aireztapena eta airearen berotasunaren berreskuratzea.

'Berdeago' azokan lau gune izango ditu non adin ezberdinetako jendearentzat hainbat ekintza eskainiko diren. Besteak beste, 'Hitz Berdea Gunea'-n ingurugiro jasangarriari buruzko hitzaldiak emango dira; eta 'Zirkulu Berdea Gunea'-n energia, zientzia eta berrerabilpenarekin zerikusia duten ekintzak burutu ahal izango dituzte bertara hurbiltzeko asmoa duten herritar guztiek.

Bestalde, 'Film Berdea Gunea'-n Asier Altunak zuzendatutako 'Amama' pelikula egongo da ikusgai. Bertan, familiako kideen artean sortzen den bi munduren arteko gatazka islatzen da: gurasoak vs umeak, baserria vs hiria eta iragana vs oraina. Filma amaitzean zuzendariak berak hitzaldia eskainiko du.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos