Borrar
Urgente El Surne vence al Gran Canaria y convierte a Miribilla en su fortín
'El exorcista' pelikulako irudi bat

Benetako gertaeretan oinarrituta dauden beldurrezko hainbat pelikula

Nork pentsatuko luke 'Psicosis', 'El exorcista' eta 'Pesadilla en Elm street' pelikulak bizitza errealean gertatutako eginkizunetatik datozela?

NAHIKARI CAYADO

Astelehena, 11 urtarrila 2021, 20:25

Comenta

Zenbatetan ikusi izan duzu pantailan 'benetako gertaeretan oinarrituta' dagoelaren idazkuna? Eta zenbatetan jarri duzu hori zalantzan? Ikusi berri duzuna benetan gertatu ote da? Baliteke 'Green Book' edo 'The Imitation Game' bezalako filmak ikusterakoan, esaterako, istorioarekin gehiago konektatzea, eta protagonistekiko enpatia izatea. Baina ez da berdina gertatzen beldurrezko pelikulak ikusten ditugunean. Kasu horretan, ile-puntekin ikusiko dugu filma.

Bitxia bada ere, beldurrezko generoan hainbat dira bizitza errealeko gertakarietan oinarritu ziren filmak, horietako batzuk 'La Matanza de Texas' edo 'El exorcista' direlarik. Testu honetan bilduko ditugun filmetan errealitateak fikzioa gainditu zuen modu beldurgarrian.

Ezinezkoa badirudi ere, Wes Cravenek egunkari batean irakurri zuen artikulu batean oinarrituta dago Freddy Kruegerren 'Pesadilla en Elm Street'-eko istorioa, bere biktimen atzetik zebilen hiltzaile desitxuratu horrena. Hedabideak kontatzen zuenez, familia bat Estatu Batuetara joan ondoren, seme gazteenak amesgaiztoak izaten hasi zen. Etengabe jazartzen zitzaion norbait zela amesten zuen. Horrek lo egiteko beldurra eragin zion eta egunetan esna egoten saiatzen zen. Lokartzen zenean, erabat ahituta, izu-ikaraz oihuka esnatzen zen. Egun batean, gurasoek hilda aurkitu zuten. Gertaera izugarri horren ondorioz, Cravenek Freddy Krueger diseinatu zuen.

'El exorcista' historiako beldurrezko filmik ospetsuenetako bat izan daiteke eta, bai, benetako gertaeretan oinarrituta dago. Egunkari askok 1949an exorzismo kasu arraro baten berri eman zuten, non 13 urteko mutil batek deabruak hartuta zirudien. Bere izena Roland Doe zen eta bere kasuak hainbat film eta telesail inspiratu zituen. Dirudienez, izeba hil eta urtebetera sotoan zarata arraroak entzuten hasi zen. Bere amonaren gelan zegoen Jesukristoren irudi bat mugitzen ari zela ere esaten zuen. Egoerak okerrera egin zuen. Bere koltxoia bortitz mugitzen zen gauaren erdian, objektuak airean zintzilik geratzen ziren eta gorotz usain izugarri batek dena hartzen zuen. Familiak apaiz bati deitzea erabaki zuen, mutikoa duela gutxi hildako izebaren jabe zelakoan. Exorzismoaren ondoren, ospitale batera eraman zuten, azter zezaten, eta familiak ez zuen beste arazorik izan.

Alfred Hitchcocken 'Psickosis' klasikoa benetako gertaeretan inspiratuta dagoela pentsatzeak ileak puntan jartzen ditu, baina hala da. Ed Gein hiltzailearen bizitza du filmak ardatz. Besteak beste, hildako pertsonen gorputzeko atalak erabiltzen zituen, katilu gisa edo etxea apaintzeko. Giza titiburuekin egindako gerriko bat izan zuen. Geinek zuela gutxi hildako emakumeen hilobiak lapurtzen zituen eta bere organoak denbora-pasa bezala erabiltzen zituen.

Film erabat ezberdinak diruditen arren, 'La matanza de Texas' Ed Gein hiltzailearen bizitzan oinarritua dago ere, Psicosis bezala. Hitchcock ez bezala baina, Tobe Hooper, Geini bere biktimei larrua kentzea eta horrekin maskarak eta beste objektu batzuk egiteak eragiten zioen plazerrean oinarritu zen.

'Hostel' azken urteetako filmik beldurgarrienetako bat da. Bertan, lagun talde batek Europa Ekialdean bira bat egitea erabakitzen dute eta leku arraro batean bahitu eta preso hartzen dituzte. Laster jakingo dute beste pertsona batzuek diru kopuru handi bat ordaindu dutela haiek ahalik eta modurik egokienean hiltzeko, horrela beren ametsik ilunenak betez. Izugarria badirudi ere, benetako kasu batean inspiratuta dago.

Eli Roth filmeko zuzendariak esan zuen ideia Harry Knowlesekin, 'Ain 't It Cool News'-eko erredaktorearekin, hitz egiten ari zela etorri zitzaiola. Hark Thailandiako webgune bat pasa omen zion, zeinaren bidez 10.000 dolar ordaindu ahal izango zituen norbaiti buruan tiro egiteko. Webguneak azaltzen duenez, tiroa jaso behar zuen pertsona horrek baimena sinatu zuen eta dirua bere familiarentzat izango zen. Rothek aitortu du parte-hartzaileei buruzko dokumental bat grabatu nahi izan zuela, baina hobeto pentsatu zuela eta nahiago izan zuen gaia gehiegi ez arakatu.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Benetako gertaeretan oinarrituta dauden beldurrezko hainbat pelikula

Benetako gertaeretan oinarrituta dauden beldurrezko hainbat pelikula