Borrar
Urgente Retenciones en la A-8 sentido Cantabria por un accidente en Santurtzi
Belako taldea.
Belakok 'The craft' single berria aurkeztu du

Belakok 'The craft' single berria aurkeztu du

'Plastic Drama' da Mungiako laukoteak maiatzaren 8an kaleratuko duen disko berriaren izena

UNAI SARRIUGARTE

Martes, 31 de marzo 2020

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Belakok 'The craft' single berria aurkeztu du. Plastic Drama disko berriaren bigarrena aurrerapen abestia da hau, eta laukoteak bideokliparekin batera argitaratu du bere webgunean. Pasa den martxoaren 20an koronabirusak eragindako itxialdiaren harira, iragarpen berezia egin zuen Belako taldeak. Hilabetez, ostiralero, Plastic Drama disko berriaren kanta bat emango zuela ezagutzera, hain zuzen.

'Plastic Drama' da Mungiako laukotearen disko berriaren izena eta hau maiatzaren 8an kaleratuko dute. Aipatu bezala oraindik bi abesti baino ez dituzte eman ezagutzera. Lehendabizikoaren berri otsailaren 21ean eman zuten, 'Tie me up' izenekoa.

Hala, lau iragarpen berri hauetan lehena, 'The craft' izan da, eta, dagoneko, entzungai nahiz ikusgai dago taldearen plataforma digital guztietan. Datozen apirilaren 3an, 10ean eta 17an ere single berri bana argitaratuko dituzte.

Belako taldea 2011. urtean sortu zen Mungian, 80. hamarkadako new wave estiloan iradokituta. Hasiera batean, Mungiako laukoteak ingelesezko bertsioak egiten zituen eta lokal txikietan aritzen ziren. Baina, berehala soinu berriagoetara aldatu zuten haien estiloa, post-punka ukitu elektronikoekin nahasiz.

2012an Euskal Irrati Telebistako maketa lehiaketa irabazi zuten eta emaitza hauei esker 2012. urtean Bilbao BBK Live musika jaialdian eta Donostiako Jazzaldian jotzea lortu zuten. Azken bost urteotan hainbat izan dira nazioartean eta Espainian eskaini dituzten kontzertuak, hala nola, Primavera Sound, Festival Tres sesenta, BBK L ive, Low Festival edota Sonorama Ribera.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios