https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Belak zabalik AEA gaixotasunaren atzetik' itsasaldia, dokumental batean

Dokumentalak Iñaki Elorriaga gaixoa, Unai Basurko nabigatzailea eta Kepa Junkera musikariaren bizipenak erakutsi ditu/
Dokumentalak Iñaki Elorriaga gaixoa, Unai Basurko nabigatzailea eta Kepa Junkera musikariaren bizipenak erakutsi ditu

Josu Martínez zuzendariak Iñaki Elorriagaren abentura kontatu du Alboko Esklerosi Amiotrofikoa ikusarazteko. Berarekin Unai Basurko eta Kepa Junkera bidaiatu zuten

EL CORREO

'Belak zabalik AEA-ren atzetik' proiektuaren itsasaldia erakutsi du azken egunetan Josu Martínez zuzendariak izen bereko film labur dokumental baten bitartez. Iñaki Elorriaga protagonista duen dokumentalean, Pottoka belaontzian bidaia egin zuten Iñaki Elorriaga gaixoa, Unai Basurko nabigatzailea eta Kepa Junkera musikariaren bizipenak erakutsi ditu. Guztira, 370 itsas-milia egin zituzten jendeari AEA (Alboko Esklerosi Amiotrofikoa) erakusteko.

Aurreko astean izandako dokumentalaren aurkezpenean, Iñaki Elorriagak honako hau nabarmendu zuen: «proiektua errealitate bilakatu da eta emaitza pozgarria izan da». Halaber, adierazi zuen filmaren bitartez ekarpen pertsonala egin nahi izan duela gaixotasunaren inguruko zenbait arazo aldarrikatzeko, adibidez, ikerkuntza eskasa eta baliabide eza gaixo zein senideentzat. Hala ere, aldi berean mezu baikorra bidali nahi du, gaixotasun larri hori jota egon arren hau bezalako proiektuei aurre egiteko gaitasuna erakutsi zuen eta.

Bestalde, Unai Basurkok azpimarratu zuen dokumentala proiektuaren alde lan egiten jarraitu ahal izateko tresna garrantzitsua dela eta Kepa Junkerarekin bat dator esperientzia deskribatzeko orduan: «plazer handia izan da abentura honetan parte hartu ahal izana».

Azkenik, Josu Martínez dokumentalaren zuzendariaren hitzetan, 'challenge neketsua' izan da bidaia. Filmaren bitartez saiatu da erakusten bost pertsonek belaontzi baten leku estuan partekatu dituzten bizipenak. Halaber, gogora ekarri zuen nabigatzaileek portuetan jaso zituzten harrerak, Galizian bereziki, bertan maitasun eta elkartasun handia nabaritu ahal izan baitzuten.

Ikerkuntza bultzatzeko inbertsio eskasa

Ekimena maiatzaren 26an abiatu zen Bilbon hasita Kantauriko kostaldean zehar. Horren bitartez, Espainian 4.000 pertsonek duten sendabiderik gabeko gaixotasun hilgarria erakutsi dute. Gaixotasunaren larritasunari hainbat arazo ere gehitzen zaizkio, esaterako diagnostikoaren konplexutasuna, ikerkuntza bultzatzeko inbertsio eskasa eta gaixoentzako zainketa aringarriak abian jartzeko politika eza.

Hori guztia ikusarazteko asmoz, abentura horren protagonistak Finisterre lurmuturreraino nabigatu ziren. Maiatzaren 30ean ailegatu ziren bertara eta itzulerako bidaian geldialdiak egin zituzten Muros, A Coruña, Aviles, Santander, Getxo eta Donostian. Leku horietan guztietan hainbat ekitalditan parte hartu zuten, esaterako adibidez, hitzaldi pedagogikoetan (horietako batzuk tokiko ikasleei zuzenduta) eta gaixoekin eginiko topaketatan. Hori gauzatzeko, tokiko elkarteen laguntza izan zuten.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos