https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Begiradak' izeneko dantza-ikuskizuna izango da ostiralean, Zambranan

'Begiradak' izeneko dantza-ikuskizuna izango da ostiralean, Zambranan

Sara Álvarez eta Ortzi Acosta gasteiztarrak 22:30etik aurrera arituko dira Portillako gazteluan

PAUL PICADO

Sara Álvarez eta Ortzi Acosta gasteiztarrek prestatutako 'Begiradak' izeneko dantza-ikuskizuna izango da ostiralean Zambranan. Ikuskizuna 22:30ean hasiko da Portillako gazteluan, eta oreka, indarra, erritmoa eta sentimenduak bateratzen diren saioa egingo dute. Jende guztiarentzat izango da, eta Hutsun Txalaparta taldearen laguntza izango dute ikuskizuna girotzeko.

Sara Álvarezek koltxoneta artean eman zuen haurtzaroa, gimnastika artistiko eta kirol-gimnastika entrenatzen, eta pixkanaka akrosport-en munduan sartu zen (porte akrobatikoak). Horrela, zirkuan berariaz prestatzen hasi zen Gasteizko zirkuan, TAEren (arte eszenikoen tailerraren) malabar programaren barruan. Geroago, Buenos Airesera joan zen zirkuko goi-mailako ikasketak egitera, besteak beste espezialitate hauetan: trapezioa, akroporteak, bertikalak, hula hoop, clown, antzerkia eta abar. Buenos Airesen bertan Circortito konpainia sortu zuen. Gaur egun, zirku-eskolak ematen ditu Gasteizko Txiribuelta zentroan eta Bilboko Zirkozaurren.

Bestalde, Ortzi Acostak, zirkuan, antzerkian, zineman eta telebistan esperientzia du, baina kirolari profesionala ere izan da. Kirolaren arloan Espainiako txapelduna izan da eraztunetan, zaldi arkudunean eta lurrean, eta Europako hiru txapelketetan ere parte hartu du. Zirkuari dagokionez, Cirque Du Soleil zirkuan aritu da 2005etik 2008ra, akrobata gisa, eta 2002tik 2004ra. Antzerkian, esaterako, 'Ilusión' kale-ikuskizunean parte hartu zuen 50 emanaldi baino gehiagotan, eta 'Notre Dame de Paris' musikalean, Italian eta Bartzelonan. Zineman eta telebistan espezialista eta akrobata gisa nagusi aritu da.

Temas

Euskera