https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bcool Bilbao, Bizkaiko turismoaren erreferente eta aitzindari

Bcool Bilbao, Bizkaiko turismoaren erreferente eta aitzindari

Hernani kalean dagoen ostatua doako Walking Tourrak ematen hasiko da datorren apirilean

UNAI SARRIUGARTE

Bcool Hostels izeneko ostatuen katea Walking Tourrak eskaintzen hasiko da bere bezeroen artean apiriletik aurrera. Bilboko San Frantzisko kalean daukaten hostala aitzindari izango da dinamika berri honetan. Doako bisita hauek, zapaturo egingo dira eta jende kupoa bete harte zerbitzu hau kontratatzeko aukera izango da.

Bcool Hostels katea Bilbon jaio zen 2017. urteko uztailean. Javier Velat katalana da proiektu honen fundatzaile eta jabea. Dagoeneko, hiru ostatu dituzte espainiar estatuan. Bcool Bilbaori, Bcool Murtzia eta Bcool Santander gehitu zaizkio. Aurten Bcool Salamanca eta Bcool Vigo zabaltzeko asmoa dago.

Proiektu hau supertravelerrak deituriko bidaiariak erakartzeko asmoz jaio zen. Beraz, aisia, kultura eta gastronomiarekin konektatzea bilatzen duten bidaiari inkonformistak erakartzea du helburu. Mikel Fradua Bcool Hostelseko marketing zuzendariak dioenez: «Geure kompromisoa XXI. mendeko bidaiarien itxaropenak betetzea da». Beraren ustez, bezeroek eskatzen dituzten zerbitzu eta jardueretan enfasia ipini behar da.

Katea etorkizunari begira ari da etengabe. Euren apustua nazioarteko mailan urtero bi establezimendu berri zabaltzea da. Bestalde, Bilbo mailan egindako apustua handia da, urte honetan beste ostatu bat zabalduko baitute. «Bilboren alde egin dugun erronka oso handia da. Bilbo nazio mailan ikusgai egin nahi dugu», diosku Bcool Hostelseko CEOak.

Walking tour hauen eskaintzarekin plus bat eskaini nahi diete turistei. Velatek Bcool Hostels zerbitzu sektoreko enpresa bat dela nabarmentzen du, non pertsonek pertsonentzat egiten baitute lan. Bere ustetan, pertsonen azalean ipintzea oso garrantzitsua da.