https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

BBKren Erasmus beketarako izena emateko epea zabaldu dute

BBKren Erasmus beketarako izena emateko epea zabaldu dute

Laguntzak Espainiako Estatuko edozein unibertsitatetan matrikulaturiko ikasleentzat dira

EL CORREO

BBK Fundazioaren 2019-2020 ikasturteko Erasmus beketarako izena emateko epea ostegunean, maiatzaren 23an, hasi da eta ekainaren 30era arte egongo da zabalik www.becas.bbk.eus webgunean edota alta hartuta 'BBK eta Zu' aplikazioan. BBK-ko arduradunek jakinarazi dutenez, laguntzak Espainiako Estatuko edozein unibertsitatetan matrikulaturiko ikasleentzat dira, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) erroldatuta eta gradu ikasketetako ikasleentzako mugikortasun programan onartuta baldin badaude.

Programak aurrekontu finkoa du, eta onuradunen artean banatuko da, helmugako unibertsitateetan egongo diren hilabete kopuruaren arabera. Beraz, ezin da aurretik zehaztu emango den beka kopurua. Ikasturte osoarengatiko laguntzaren zenbatekoa 800 eurotan dago finkatuta eta helmugako unibertsitatean lau eta sei hilabete arteko egonaldietarako 400 euro izango dira. Hilean 100 euroko beka espezifikoak ere badira lau hilabete baino gutxiagoko egonaldietarako.

Laguntza hauek beste erakunde batzuen laguntzen osagarriak izan daitezke. Eskatzen dituzten pertsonek BBKren K26 edo K26+ txartelaren (30 urte baino gehiago izanez gero, edozein Kutxabank finantza txartelarekin nahiko da) titular izan behar dute, egoera aktiboan dagoen kontu batena. Bestalde, eskatzaileak edo bere aita, amak edo tutoreak Kutxabankekiko beste lotura betekizun batzuk bete behar ditu. Egoera ekonomiko berezia duten eskatzaileek kopuru handiagoko bekak ere lortu ahal izango dituzte, eta beka hauen zenbatekoa arruntena baino bi aldiz handiagoa izango da.

'BBK eta zu'

Eskaera 'BBK eta Zu' aplikazioaren bidez izapidetuko da. Erregistro erraz bat egin ondoren, beharrezkoa izango da eskaera inprimakia betetzea eta zenbait agiri edo dokumentu eranstea. Bizkaiko eskatzaileek beren eskaeraren egoera kontsultatu ahalko dute 'BBK eta Zu' aplikazioaren eta web-orriaren bidez urriaren bukaeran, beka eskatzen duen pertsonaren NAN bilatzailearen bidez.

BBK-k «eskarmentu zabala» du beken eta prestakuntzaren arloan. Fundazioaren lehentasunetako bat «euskal gazteen prestakuntza bultzatzea» da, lan munduan sartzen laguntzeko. Helburu honekin, programa sozial zabala du gazte langabeziari aurre egiteko: gradu ikasketetara eta prestakuntza espezializatura sartzeko beken programak, enpresetan laneko praktikak egiteko ibilbideak, eta ikerketarako edo arte eta kultur sorkuntzarako laguntzak.

Temas

Bbk, Euskera