https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

BBK-k 2.800 plaza eskainiko ditu heldu eta nagusiek jarduerak egin dezaten

Pertsona bat, argazki bat ateratzen./Fotolia
Pertsona bat, argazki bat ateratzen. / Fotolia

Nagusiek aukeran izango dituzte sukaldaritza ikastea, argazkiak egitea, margotzea, musikaz gozatzea edo hizkuntzaren bat ikastea

EL CORREO

BBK-k ostiral honetan ireki du izena emateko epea BBK+ jarduera egitarauan antolaturiko 193 ekintzetan. Bizkaiko nagusiei zuzendutako ekimenak 2.800 plaza eskainiko ditu, eta izen-ematea irailaren 30era arte egin ahalko da www.bbk.eus web orrian, BBK-k prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

Jarduerak zazpi gai multzotan banatuko dira: Ongizate eta Hazkunde Pertsonala, Arte Adierazpena, Kultura, Gastronomia, Hizkuntzak, Musika eta Teknologia Berriak. Urriko azken astean hasiko dira jarduerak, eta aisialdi aktiboa eta osasungarria sustatzeko helburua dute, pertsonanagusiek garapen pertsonala bultzatuko duen esperientzia bat aukeran izan dezaten.

Programan era guztietako jarduerak sartzen dira, belaunaldi artekoak barne, tarte dibertigarria igaro eta familia osoak gozatzeko modukoak. Nagusiek aukeran izango dituzte sukaldaritza ikastea, argazkiak egitea, margotzea, musikaz gozatzea edo hizkuntzaren bat ikastea. 60 urtez gorakoei zuzendutako teknologia berriei buruzko ikastaroak ere izango dira, hainbat gailu elektronikori buruzko oinarrizko ezagutzak emateko.

Izena emateko eskaerak irailaren 30era arte aurkez daitezkewww.bbk.eus webgunean. Izen-emateei buruzko argibideak eskatu eta zalantzak argitzeko 94 424 85 72 telefonoa dauka BBK-k, 08:30etik 13:30era. Ikastaroak Bizkaia osoan emango ditu BBK-k, eta 11 zentro propio eta erretiratuen elkarte edo egoitzen jabetzako 24 lokal erabiliko ditu.

Temas

Bbk, Euskera