Borrar
Baxoa hiru urtekoa den bigarren hezkuntzako zikloa bukatzen dutenean Ipar Euskal Herriko ikasleek gauzatzen duten froga da. Fotolia

Baxoa euskaraz egiteko Seaskaren eskaerari ezezkoa eman diote

Ipar Euskal Herrian euskara hizkuntzan ikasten duten ikasleek Baxoa azterketa euskaraz egiteko aukerarik gabe jarraituko dute

UNAI SARRIUGARTE

Asteazkena, 1 ekaina 2022, 13:56

Comenta

Baxoa euskara hizkuntzan egiteko Seaskaren eskaerari ezezkoa eman diote. Izan ere, Paueko Administrazio Auzitegiak pasa den maiatzaren 23an aztertu zituen kasu konkretu honen nondik-norakoak, eta, astearte honetan, maiatzaren 31n, honen ezbazpen definitiboa aditzera eman dute. Honek dioenaren arabera, Ipar Euskal Herrian euskara hizkuntzan ikasten duten ikasleek baxoa azterketa euskaraz egiteko aukerarik gabe jarraituko dute. Baxoa hiru urtekoa den bigarren hezkuntzako zikloa bukatzen dutenean Ipar Euskal Herriko ikasleek gauzatzen duten froga da.

Seaskak auzi honen inguruan gizarteratu duenez, 2019an Frantziako Hezkuntza Ministerioak, Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) eta Sekaskak hitzarmen bat abiarazi zuten, baxoaren zati bat euskara hizkuntzan jorratu ahal izatea ahalbidetzen zuena. Zehazki, baxoko ahozkoaren parte bat euskaraz egiten ahalko zela adostu zuten. Dena den, akordio hori Parisek ez du edonola ere bete, eta, oraingo honetan, horixe euskaraz jorratzeko ezezkoa ailegatu da.

Hortaz aparte, Seaskatik nabarmendu dute hainbatetan hitzartu direla Bordeleko Unibertsitateko errektorearekin, eta hark ez duela edonola ere onartu 2019an hiru eragile hauexek sinatutako hitzarmen hauxe. Bere esanetan, euskaraz azterketa egiteko aukera euskara azkartua berezitasun gisa hautatu duten ikasleei soilik dagokie.

Hala, Paueko Auzitegiak balio administratiboa bematu die Paueko Unibertstiateko errektorearen erabakiei, eta ikastolen eskaera bertan behera utzi dute momentuz. Auzitegiaren ebazpenean nabarmendu dutenez, Seaskak helegitea errektorearen erabaki administratiboaren aurka bideratu behar zuen eta ez, ordea, Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin duela hiru urte sinatutako hitzarmenaren aurka.

Esan bezala, Baxoa hiru urtekoa den bigarren hezkuntzako zikloa bukatzen dutenean Ipar Euskal Herriko ikasleek gauzatzen duten froga da, ikasleen ibilbide akademikoan garrantzia handiakoa den azterketa dena, hain zuzen ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Baxoa euskaraz egiteko Seaskaren eskaerari ezezkoa eman diote

Baxoa euskaraz egiteko Seaskaren eskaerari ezezkoa eman diote