https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Basque Fest, euskal kulturaren dinamizatzaile

Basque Fest, euskal kulturaren dinamizatzaile
Ignacio Pérez

Aste santuan zazpigarren urtez jarraian egiten den jaialdi honek 300 jarduera inguru eskainiko ditu

UNAI SARRIUGARTE

Basque Fest kultura jaialdia ospatuko da aste santuan Bilboko kaleetan. Zazpigarren urtea da udaletxeak ekimen hau antolatzen duela. Jaialdiak 300 jarduera inguru izango ditu eta ostegun eta astelehen santua bitartean zabalduko da. Xabier Ochandiano Ekonomi Garapen, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotziak esan duenez: «Bilbotarrek eta turistek Bilbon egingo diren jarduerez gozatzea da jaialdiaren eginkizun garrantzitsuena».

Jaialdiaren eginkizun garrantzitsuenetako bat euskal kulturaren dibulgazioa da. Hori dela bide, bertara hurbildu egingo diren bisitariek 300 bat jarduera inguruz gozatu ahal izango dute. Hauen artean nabarmentzekoak dira: musika, dantza, herri kirolak eta gastronomia.

360 establezimendu inguruk hartuko dute parte ekitaldi ezberdinetan. Esate baterako, jatetxe, taberna, gozotegi eta denda espezializatuak. Jarduera hauek zenbait esparrutan jorratuko dira: Bilboko areatzan, Azkuna Zentroan, Plaza Berrian, Guggenheim museoan.

Jaialdi honek 6 atal izango ditu guztira: Musika, kultura, zinema, market, sport eta gourmet sailak.

Musikari dagokionez, Niko Etxart, Korrontzi edota Oreka Tx destaka genezake, eta horiekin batera arrakasta eta etorkizun ikusgarria daukaten artistak, Izaro esate baterako. Honi txalaparta, txistua eta albokaren soinu tradizionalak gehitu egingo zaizkio. Tradizioa, modernotasuna eta estilo mota ugari bilduko ditu.

Kultura sailari erreparatzen badiogu, euskara, euskal dantzak eta ogibide nahiz ohitura desberdinak ezagutzeko aukera egongo da. Euskal folklorearen soinu ederraz gozatzeko edota jantzi tradizionalak ezagutzeko aukera. Honekin batera, euskal kirola ikusteko abagunea izango da. Aizkolariak eta harri-jasotzaileak hurrenez hurren, eta indarra, abilezia eta tradizioa uztartzen dituzten tailer ezberdinetan parte hartzeko aukera.

Gastronomiari dagokionez, market eta gourmet esparruak egongo dira. Txoko hau Bilboko areatzan kokatuta egongo da. Euskal gastronomiaren berezitasunik onenak ezagutu eta eskuratzeko aukera aparta. Gainera, «Gure Lurreko Merkatuaren» Km0 proposamenak gehituko dira eskaintzara. Ildo beretik, Gourmet txokoak Euskadiko eskualde turistikoenetan barrena bidaia enogastronomiko ahaztezin batean murgiltzeko aukera eskainiko digu: sukaldaritza tailerrak edota express dastaketak egiteko okasioa egongo da.

Aurten berritasun bezala Zinema deituriko sail bat egongo da. Bertan, euskaraz egindako filmak ikusteko aukera izango da. Zinemari harrera egingo dion agertokia BBK Aretoa izango da. Koldo Serra bilbotarraren «Gernika» filmak zabalduko du jaialdiaren gai sorta berri hau.

Temas

Euskera