Borrar
Sukaldari batzuk, Basque Culinary Centerren lan egiten. B. Corral
Basque Culinary Centerren hiru ikastaro, abuztuan

Basque Culinary Centerren hiru ikastaro, abuztuan

Zentroko ateak «nazioarteko ikuspegiarekin» irekiko dira abuztuan sukaldaritzaren zaleentzat

elcorreo.com

Miércoles, 2 de agosto 2017, 23:48

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

«Nazioarteko ikuspegiarekin» irekiko dira Basque Culinary Center (BCC) zentroko ateak hilabete honetan sukaldaritzaren zaleentzat. Zenbait egunetan errepikatuko diren hiru ikastaro eskainiko dira bertan, Euskal Herriko jendearentzat zein goiza euskal gastronomiako onena ezagutzen eman nahi duten turistentzat. Ikastaroak ingelesez eta gaztelaniaz izango dira.

BCCk jakinarazi duenez, ikastaroen bidez, «gastronomiarekiko grina dutenak plazer gastronomikoen inguruan bildu nahi dira, hala nola sukaldean ikastea, gauza berrien bila aritzea eta aurkitzea, eta dibertitzea ere bai».

BCulinary Club Summer delako ikastaroak goizez izango dira, 10:30etik 14:00etara, eta gaztelaniaz eta ingelesez emango dituzte aldi berean. Ikastaroetan 14 lagunek parte hartuko dute gehienez, eta BCCren instalazioetako bisitaldia, prestatutakoarekin egindako bazkaria, uztartzea eta opari sorta bat ere sartzen da.

Sukaldaritzako aurretiko prestakuntzarik ez da behar ikastaroetan esku hartzeko. 18 urtetik gorakoek parte har dezakete, eta, heldu batek lagunduta, baita 15 urte baino gehiagoko adingabeek ere. Interesdunek 688 607 144 telefonora deitu edo summerclub@bculinary.com helbide elektronikora idatzi behar dute.

Tailerren egutegia

Horrela, 'Abangoardia eta izarren sukaldaritza' tailerran gehienez ere hamar pertsonak parte hartuko dute (ingelesez eta gaztelaniaz). Chef aditu baten zuzendaritzapean, sukaldaritzako azken teknikak ezagutu eta esperimentatuko dituzte, gero etxean aplika ditzaten. Esferifikazioak, aparrak eta gelifikazioak egingo dituzte. Prezioa 110 euro, eta atzo hasitako ikastaroa bihar, abuztuaren 9, 16, 18, 23 eta 30ean izango da ere bai.

Halaber, 'Cook & Pintxoak' tailerrean pintxo tradizionalak eta abangoardiakoak egingo dira, hala nola gilda tradizional eta eguneratuak, txangurruz betetako barazki kaneloiak, tenperatura baxuan egindako arrautza patata pure trufatuarekin, foie eta urdaiazpiko ezpalezko bonboiak, eta kafe izozki torrada. Gaztelaniaz eta ingelesez emango dute, eta 110 euroko prezioa du. Ikastaroa gaur, abuztuaren 10ean, 17, 24 eta 31n egingo dute.

Azkenik, 'Cook VisitEAT & Taste' tailerrean parte hartzen dutenek (14 gehienez), BCC bisitatzeaz gain, Euskal Herria eta bertako gastronomia ere ezagutuko dute lehengaien bitartez. Horretarako, BCCko kide izango dira egun batez. Hala, bada, ikasgela bakoitzean bertako produktuak ezagutu, eta hainbat pintxo eta plater egingo dituzte, besteak beste, txipiroi kroketak, antxoa, hegaluze, pipermin eta arrautzazko mokadutxoa, ahate papar carpaccioa sagar osmotizatuarekin, taloa txistor eta Idiazabal gaztarekin, Santiago tarta edo iparraldeko mojitoa. Ikastaroa asteartean hasi zen eta abuztuaren 8, 11, 22, 25 eta 29an egingo dute. 75 euro balio du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios