Borrar
Basque Culinary Centerrek. EFE

Basque Culinary Centerrek eta Mahou San Miguelek lankidetza hitzarmena onetsi dute

Egitasmoa 2023. urtera arte egongo da indarrean

UNAI SARRIUGARTE

Asteartea, 6 abuztua 2019, 01:01

Comenta

Basque Culinary Centerrek eta Mahou San Miguelek lankidetza hitzarmena onetsi dute. Egitasmo honek euskal lurraldeko ostalaritza eta gastronomia garaikidea sustatzea du helburu. Ekimena 2023. urtera arte egongo da abian.

Itun honek hainbat jarduketa esparru izango ditu. Hauen artean hauexek dira aipatzekoak: batetik, enplegatuei garagardoaren kultura irakasteko prestakuntza proiektu bat jarriko dute martxan; bestetik, ostalaritzako establezimenduetako digitalizazioaren, jasangarritasunaren eta ekintzailetzaren sustapena; eta, azkenik, eskolako ikasleek garagardogintza enpresa honetan praktikak egiteko programa berri baten hasiera.

Bestalde, Mahou San Miguelek gune propio bat izango du Basque Culinary Centerren gastronomia eta digitalizazioko berrikuntza laborategi berrian. Garagardo konpainiak esparru hau balio kate gastronomikoaren etorkizunaren diseinu aktiboan ekarpenak egiteko erabiliko du.

Peio Arbeloa Mahou San Miguelen Espainiako negozio unitateko zuzendari nagusiak nabarmendu duenez: «Basque Culinary Centerrek eta gure garagardo konpainiak onetsitako hitzarmenak ostalaritza eta gastronomia sustatzeko daukagun konpromisoa ematen du aditzera. Bere esanetan egun Espainia gastronomia eta garagardo sektoreetan nazioarteko erreferente bilakatu da.

Era berean, Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendariak helarazi duenez Mahou San Miguel egun garagardo sektoreko enpresa garrantzitsuenetarikoa da eta hemendik aurrera Basque Culinary Centerren aliatu estrategikoa izango da ere. Aizegak goraipatu duenez: «Zalantzarik gabe, aurrerapauso handia da bikaintasunaren aldeko gure konpromisoan eta berrikuntzaren aldeko etengabeko apustuan».

Mahou San Miguel garagardo konpainia Basque Culinary Centerren patronatuko kide izango da. Donostian du egoitza patronatuak, eta bertako kideen artean ospe handiko erakundeak, elikagaien eta edarien sektoreko enpresa liderrak eta erreferentziako sukaldari asko daude.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Basque Culinary Centerrek eta Mahou San Miguelek lankidetza hitzarmena onetsi dute

Basque Culinary Centerrek eta Mahou San Miguelek lankidetza hitzarmena onetsi dute