https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Basque Culinary Centerra barrutik ezagutu nahi?

Basque Culinary Center-eko ikasleak, plater batzuk prestatzen./J. Rodríguez
Basque Culinary Center-eko ikasleak, plater batzuk prestatzen. / J. Rodríguez

Ostegunean ospatuko den ate irekien jardunaldia Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleei eta horien familiei egongo da zuzenduta

JAN ECHEVARRÍA

Sukaldaritza maite baduzu eta ogibide horretan hobetzeko grina baldin badaukazu, interesgarria suertatuko zaizu ostegun honetan Basque Culinary Centerrek ate irekien jardunaldi bat antolatu duela jakitea. Arratsaldeko 18:30ean hasiko da aipatutako hitzaldia Gastronomia Zientzien Auditoriumean (Donostiako Juan Avelino Barriola pasealekua 101) eta bertan Gastronomia eta Sukaldaritza Arteen Graduaren berri emango zaie interesdunei. Arduradunek gogorazi dutenez, ate irekien jardunaldia Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleei eta horien familiei zuzenduta egongo da eta bertan bertaratutakoei azalduko zaie zertan datzan gradua eta zer lan-irteera eskaintzen dituen.

Informazio gehiago nahi baduzu:
Mondragon Unibertsitatearen webgunea kontsultatu dezakezu (https://www.mondragon.edu/es/inicio), edo 902 110 436 telefonora dei egin dezakezu

Joxe Mari Aizegak, Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusiak, emango dio hasiera jardunaldiari zentroaren aurkezpena eginez. Ondoren, Alex Beitiak, Gastronomia Zientzien Fakultateko zuzendari akademikoak, hartuko du hitza eta graduaren prestakuntza-plana azalduko du xehetasunez. Zalantzak argitzeko momentua izango da hori; izan ere, irakasleek bertaratutakoek egiten dizkieten galderei erantzungo diete. Hortaz aparte, Basque Culinary Centerreko instalazioak ezagutu ahal izango dituzte bertara hurbildutakoek eta zentro horretako ikasleekin hitz egiteko aukera izango dute ere bai.

Ardura postuak

Basque Culinary Centerreko lehen bi promozioen laneratze-datuek emaitza ezin hobeak erakutsi dituzte duela bederatzi urte abiarazi zen Estatuko lehen Gastronomia Zientzien Fakultatearen jarduerari buruz. Basque Culinary Centerrek egindako ikerketa batek erakutsi du Gastronomia eta Sukaldaritza Arteen Graduko lehen eta bigarren promozioetan ikasketak burutu zituztenen ia denak ari direla lanean. Gainera, haietako %24 ardura-postuetan ari da enpresan.

Basque Culinary Centerrek bi erakunde ditu oinarri: Gastronomia Zientzien Fakultatea, Mondragon Unibertsitateari atxikita dagoena eta XXI. mendeko sukaldaritza-sektoreko profesionalak prestatzeko kualifikazio handiko prestakuntza eskaintzen duena; eta Elikadura eta Gastronomiaren arloko Ikerketa eta Berrikuntza Zentro bat. Izatez, munduan ikastetxe bakarra da fakultate bat eta I+G+b zentro bat biltzen dituena.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos