https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Basauritarrek gidabimena euskaraz atera dezakete

Hainbat jarduera antolatu dira kanpainaren sustapenerako

ELCORREO.COM

Basauriko Udalak, 'Gidabaimena Euskaraz' kanpainaren bitartez, gazteek gidabaimena lortzeko azterketa teorikoa euskaraz prestatzea eta egitea sustatu du berriro ere. Ekimen hau beste udal batzuekin batera, eta ALKARBIDEren, Euskara Zerbitzuen Bilgunearen, EUDELen, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin lortu da.

Egitasmo honen barruan, diru-laguntza ere eskaintzen du Udalak. Egun Basaurin erroldatutako 17-23 urte arteko gazteek badute aukera Basauriko Udaletik 100 euroko diru-laguntza jasotzeko gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz ateratzeagatik, eta horrez gain, diru-laguntza jasotzen dutenek 100 euroko sariko ZOZKETAN parte hartuko dute, udalerriko zerbitzuguneetan erregaia erosteko.

Aurten aldaketa batzuk egingo ditu Udalak kanpaina indartzeko asmoz. Gazteengana heltzeko Instagram kanpaina egingo dute, esate baterako. Gainera, aurten informazio gunea eta gidatzeko simuladorea gazteei zuzenduta Gazteguneak antolatutako ekintza batean ipiniko da. Honetaz gain, kanpainaren berri emateko, eta gazteei erakusteko azterketa euskaraz egitea ez dela zaila, eta animatzeko bideoa grabatuko da gazteekin, iaz azterketa euskaraz egin zutenekin eta aurten azterketa euskaraz prestatzen ari direnekin.

Bestalde, Udalak azterketa prestatzeko behar diren teoria liburuak eskainiko ditu autoeskoletan, kanpainaren zabalkundea egingo du eta laguntza emango die autoeskolei, karteletan eta zerbitzuetan euskararen erabilera sustatu dezaten. Gainera, Udalak 1.200 hitz dituen hiztegia (bertsio digitalean eta paperezkoan) eskaini die autoeskolei, gazteek beren hizkuntza-zalantzak argitu ditzaten.

Azkenik, eta aurreko urtean moduan etxeetara bidaliko da informazioa, udalak ematen duen diru-laguntzarena ere, 17-23 bitarteko gazteen helbideetara. Eskabideak aurkezteko epea urriaren 31an bukatuko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos