https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Basaurin Urban grafiti festa, ekainaren 15ean

Basaurin Urban grafiti festa, ekainaren 15ean

Jardunaldia Zirzart Basaurik Kultur Basaurirekin elkarlanean antolatzen du

UNAI SARRIUGARTE

Basaurin Urban grafiti festa ospatuko dute datorren ekainaren 15ean. Aurtengoa jaialdiaren zortzigarren edizioa izango da. ZirZart Basaurik Kultur Basaurirekin elkarlanean antolatutako ekimena, Basauriko Basozelai Gizarte Etxean egingo da. Urban festan hainbat ekintzaz gozatzeko aukera egongo da: tailerrak, zuzeneko musika, grafiti erakusketak etab. Gainera grafiti arte-lanetan adituak diren artistak egongo dira bertan.

Goizeko hamaiketan hasiko da jaialdia. Eguerdian, ordu bata inguruan, profesional adituek eskainitako grafiti eta serigrafia ikastaroetan parte-hartzeko parada egongo da. Antolatzaileek adierazi dutenez, edonork har dezake parte jardunaldian. Edonola ere, plaza kopurua mugatua izango da.

Goizeko hamaiketatik arratsaldeko zortziak bitartean 'Profesor G' izeneko musikagilea zuzenean oholtza gainean arituko da grafiti erakusketaren girotze lanetan. Arratsaldean, berriz, 'Control de Plagas' eta 'Jon Manteka's Army' hardcore musika banden zuzenekoez gozatzeko abagunea izango dute grafiti festaren bisitariek.

Aurtengo jardunaldiari 'Batalla de Stylos' lehiaketak emango dio amaiera. Binaka jokaturiko lehiaketa honetan, parte-hartzaileek denbora tarte laburra izango dute esprai botea esku artean dutelarik diseinurik erakargarriena egiteko. Lehiaketan esku hartzen duten partaideek buru belarri egingo beharko dute lan. Izan ere, irabazle bakarra egongo da.

ZirZart Basauri Herriko udalaren gain gazte zerbitzua da. Arreta zerbitzua izateaz gaindi, elkartea hainbat programa kulturalen eskaintzen sorburu ere bada: ikastaroak, lehiaketak, ikuskizunak, tailerrak... Bertan, hiru zerbitzu nabarmendu daitezke: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztegunea eta Entsegu Gelak.