https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

‘Rockein!’ lehiaketa musikalean parte hartu nahi al duzu?

Los Cosméticos taldeak iazko lehiaketa irabazi zuen./E. C.
Los Cosméticos taldeak iazko lehiaketa irabazi zuen. / E. C.

Euskadi eta Nafarroako musikariek izena eman dezakete jada txapelketaren XI. edizio honetan

IZASKUN MOYANO

Adi, euskal musikariok! Urtero bezala, aurten ere 'Rockein!' lehiaketa musikala ospatuko da Basaurin. XI. edizio honetan izena emateko epea irekita dute jada Euskadi eta Nafarroako talde eta bakarlariek. Datorren martxoaren 24a bitartean jasoko dira proposamen guztiak, eta finala maiatzaren 12an egingo da Basauriko Social Antzokian. Udalerri honek Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko udalekin batera antolatuko du beste behin ere txapelketa.

«Aurkezten diren proiektuei oihartzuna emateaz gain, irabazleek mundu profesionalean sartzeko aukera izango dute», aipatu du Andoni Busquet, Basauriko alkateak. Horrez gain, garaile ateratzen den bakarlari zein bandak diskoa argitaratu, bideoklipa grabatu eta MAZ Basauri bezalako jaialdian edota Social Antzokian bertan zuzenean jotzeko abagunea izango du.

Aipatu beharra dago, 'Rockein!' txapelketa musikalaren aurreko edizioek arrakasta handia lortu zutela. Izan ere, guztira 524 proiektu aurkeztu dira; eta iaz parte hartzaileen errekorra egin zuten, 129 banda eta bakarlarirekin. 2017. urteko irabazleak izan zen Los Cosméticos taldeak, sariaren ondorioz ekoiztutako lanak aurkeztu ditu: 'Puro plástico' bost abestidun EPa eta 'Úsame' abestiaren bideoklipa. Bertan gazteleraz abestutako bost abesti batzen dira. Bestalde, Los Cosméticos-en garapena ikusten da, garajean egindako hastapenak atzean utzita indie estilo distortsionatuan murgildurik.

Beraz, musikaren munduan profesional gisa aritzeko grina duen euskal musikari orok izena ematea besterik ez du, bere ametsa egia bihurtuta ikusteko. Zorte on guztioi!

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos