https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Basauriko Azbarren auzunean babes ofizialeko 345 etxebizitza erakitzeko plana onartu dute

Pertsona bat, igogailuan./Fotolia
Pertsona bat, igogailuan. / Fotolia

Udalak aurreratu duenaren arabera, etxebizitza hauetako 265 aloikaruetara egongo dira bideratuta

UNAI SARRIUGARTE

Basauriko Udalak Azbarren auzunean babes ofizialeko 345 etxebizitza eraikitzeko plana gainditu du. Joan den urteko azaroko hasierako onespenaren ondoren, Azbarreneko behin betiko hirigintza programa martxan jarriko du Udalbatzak.

Udaleko arduradunek diotenez, hirigintza programa honen 265 etxebizitza alokairuetara bideratuta egongo dira. Hauetako 24 gazteentzat zuzenduta egongo dira, euren burujabetza errazteko helburuarekin. Jarduera Hirigintza Programa, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde-plangintza, Etxebizitza, Herri-lanak eta Garraioen Sailak idatzia izan da. Egitarau honek, Azbarreneko auzunearen hirigintza plana bi zatitan eraikiko dela zehazten du eta gehienez jota lehenengo fasetik bigarren fasera bi urteko tartea egongo da.

Bestalde, lehenengo fasean 200 etxebizitza eraikiko dira. Lehen aipatu dugunez, lehenengo etxebizitzen fasea hasten denetik bigarren proiektuaren fasea gainditu arte ezingo dira 24 hilabete baino gehiago igaro. Bigarren fasean berriz, beste 145 etxebizitza egingo dira.

Andoni Busquets Basauriko Alkateak dioenez: «gure gobernu taldetik ahalegin handia egiten ari gara errenta eskasa duten herriko gazte eta auzokideen etxebizitza alokairua eta salmenta errazteko». Izan ere, auzokide askok ez dauka herriko merkatu librean eskaintzen diren etxebizitzak hautatzeko aukerarik, eta, beste herri batzuetara bizitzera joan behar izaten dute.

Basauri babes ofizialeko etxebizitzen eraikuntzan eredu bilakatu da azken urteotan Bizkaian. Duela urte batzuk Basozelai, Sarratu eta San Miguel auzuneetan eraikitako babes ofizialeko etxebizitzei, Azbarreneko egitarauari eta San Miguel auzunean eraikiko diren zuzkidura alokairuak gehitu behar zaizkie.

Temas

Euskera